Berriak

"Ikusezin dena filmatzea" tailerraren emaitzak sarean jada

The Gray Wall

Ostirala, 2012(e)ko abuztua(r)en 03-(e)an

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian (2012ko apirilaren 20tik 27ra) Amnesty International erakundeak antolatutako eta Isaki Lacuestak eta Juan Aizpitartek emandako Ikusezin dena filmatzea tailerrean egin ziren 4 bideo-postalak sarean daude ikusgai jada lacriticaespectacular blogean.

Jarraitu irakurtzen

#VictoriaEugenia Antzokiaren mendebetea ospatzera goaz

#victoriaeugenia 100 urte

Asteazkena, 2012(e)ko ekaina(r)en 13-(e)an

Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak mendeurrena beteko du heldu den uztailaren 20an. Ehun urte ez dira egunero betetzen eta hori ospatu beharra dago. Data esanguratsu hori gerturatzen ari da, eta egun berezi horretarako prestatu dugun egitarauaren berri ematera gatoz. Urte osoan zehar egin dizkiogu keinuak antzokiari, keinu txikiak eta sinbolikoak, baina orain, urtebetzearen egunean, omenaldi berezia egin nahi diogu, eta ekitaldi potoloagoa prestatu dugu. Hiru ekintzetan programatu dugu egitaraua.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen X. Zinemaldian %9 egin du gora ikusle kopuruak

Giza Eskubideen Zinemaldia

Ostirala, 2012(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an

Donostiako Bakea eta Giza Eskubideen Etxeak, Udaletxeak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia ostiralean, apirilak 15, amaitu zen Victoria Eugenia Antzokian. Sariketa apirilaren 20tik 27ra egin da Victoria Eugenia Antzokian (sariketaren egoitza nagusia) eta hiriko askotariko eszenategietan.

Jarraitu irakurtzen

"Give Up Tomorrow", Giza Eskubideen X. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

Give Up Tomorrow

Ostirala, 2012(e)ko apirila(r)en 27-(e)an

Michael Collins zuzendariaren Give Up Tomorrow film estatubatuarrak Ikusleen Saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako X. Giza Eskubideen Zinemaldian.

Jarraitu irakurtzen

100 gaztetik gora parte hartzen ari dira donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian

Gazte Epaimahaia

Asteartea, 2012(e)ko apirila(r)en 24-(e)an

18 eta 30 urte bitarteko eta hainbat nazionalitateko 122 gaztek osatzen dute Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldiko Gazte Epaimahaia. Epaimahai honek zinemaldian pantailaratutako Film Laburrik Onena saritzen du. 15 lan laburrek parte hartzen dute atal horretan, eta haietatik 14 aipatu saria eskuratzeko lehiatzen dira.

Jarraitu irakurtzen

Juan Aizpitarteren “The Gray Wall” erakusketa inauguratuta dagoeneko

The Gray Wall

Ostirala, 2012(e)ko apirila(r)en 20-(e)an

Juan Aizpitarteren The Gray Wall erakusketa, Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren ekitaldi paraleloen barruan kokaturik dagoena, apirilaren 20a eta maiatzaren 20aren artean EHAEO – Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako Ordezkaritzan (Frantzia pasealekua, 11) izango da ikusgai.

Jarraitu irakurtzen

Afrika Zabaldu: Afrikako "batik" eta maskaren erakusketa

Afrika Zabaldu

Osteguna, 2012(e)ko apirila(r)en 19-(e)an

Afrika Zabaldu izeneko batik eta Afrikako maskaren erakusketa honek, asteazken honetatik, apirilak 18, datorren maiatzaren 7ra arte, Afrikar artearen kolore biziak eta aniztasun itzela islatzen duten lanak erakutsiko ditu.

Jarraitu irakurtzen

Goizeko zine saioak ikasleentzat Giza Eskubideen X. Zinemaldian

Malutatxo

Asteazkena, 2012(e)ko apirila(r)en 18-(e)an

Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia dela eta, Donostiako Udalak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, eta Donostia Kulturak film sorta bat antolatu dute, Donostiako ikastetxeetako haur eta gazteentzat goizeko saioetan proiektatuko direnak.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen X. Zinemaldia: "Gazta zati bat" filmaren emanaldi berri bat

Gazta zati bat

Astelehena, 2012(e)ko apirila(r)en 16-(e)an

Datorren larunbatean, apirilak 21, Gazta zati bat filmaren estreinaldia Giza Eskubideen X. Zinemaldian ikusteko sarrerak azkar agortu direla eta, hurrengo asteazkenean, hilaren 25ean, filmaren bigarren proiekzio bat antolatu da 22:30etan, Victoria Eugenia Antzokian. Sarrerak (4€) dagoeneko salgai dira ohiko salmenta puntuetan.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak apirilaren 20an ekingo dio X. edizioari

Osteguna, 2012(e)ko apirila(r)en 12-(e)an

Mathieu Kassovitz zuzendariaren L'ordre et la morale (2011) Frantziako filma izango da Giza Eskubideen X. Zinemaldiari hasiera emango diona. Apirilaren 20an Victoria Eugenian. Pedro Pérez-Rosado zuzendariaren Wilaya (2011) film espainiarrak itxiko du, bestalde.

Jarraitu irakurtzen

2017 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea