100 gaztetik gora parte hartzen ari dira donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian

Gazte Epaimahaia

Asteartea, 2012(e)ko apirila(r)en 24-(e)an

18 eta 30 urte bitarteko eta hainbat nazionalitateko 122 gaztek osatzen dute Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldiko Gazte Epaimahaia. Epaimahai honek zinemaldian pantailaratutako Film Laburrik Onena saritzen du. 15 lan laburrek parte hartzen dute atal horretan, eta haietatik 14 aipatu saria eskuratzeko lehiatzen dira.

79 emakumezkok eta 43 gizonezkok osatzen dute Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldiko Gazte Epaimahaia, gehienak Gipuzkoakoak. Nolanahi ere badira Bizkaia, Nafarroa, Bartzelona, Sevilla, Errioxa eta baita Hendaia eta Lapurdiko beste gazteak.

Gazte Epaimahiak jaialdian pantailaratutako Film Laburrik Onena aukeratzen du. 2006tik gaur arte, Film Laburren Sail Ofiziala lehiatsua bilakatu da, eta, aurreko edizioen antzera, gazteak izango dira filmak ebaluatuko dituztenak, zinema-kalitateari eta giza eskubideen inguruko sentsibilizaziorako duten gaitasunari erreparatuz. Aipatu sariaren irabazleak 3.000 euro jasotzen ditu, eta iaz El método Julio, Jon Garaño donostiarrarena izan zen garaile. Aurtengo irabazlea datorren ostiralean, apirilak 27, jakinaraziko dute antolatzaileek zinemaldiko gainerako irabazleak bezala.

Gazte Epaimahian parte hartzeak zinemaldiko proiekzio guztietan zein ekintza paraleloetan esku hartzeko aukera ematen die epaimahaikideei. Era berean, gazteek EHUko aukera askeko kredituak eska ditzakete eta euren parte hartzearen ziurtagiria eskuratuko dute. Baita Victoria Eugenia Antzokian pantailaratuko diren Fantasiazko eta Beldurrezko XXIII. Zinemaldiko emanaldietarako bonoa ere.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea