L'ORDRE ET LA MORALE (2011)

L'ordre et la morale

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Ostirala, 2012(e)ko apirilak 20 / 19:00

4 € (Sarreren salmenta)

Gatazkak kudeatzeko elkarrizketaren ahalmena

INAUGURAZIOA

Frantzia. Zuzendaritza: Mathieu Kassovitz. Ekoizpena: Christophe Rossignon, Philip Boëffard / Nord-Ouest Films, UGC Images, Studio 37, France 2 Cinéma. Gidoia: Mathieu Kassovitz, Pierre Geller, Benoît Jaubert, Serge Frydman. Argazkia: Marc Koninckx. Musika: Klaus Badelt. Muntaketa: Mathieu Kassovitz, Thomas Beard, Lionel Devuyst. Aktoreak: Mathieu Kassovitz, Iabe Lapacas, Malik Zidi, Alexandre Steiger, Daniel Martin. Iraupena: 136 min

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

1988ko apirila. Ouvéa uhartea, Kaledonia Berria. Talde independentista kanakar batek 30 jendarme frantses atxiki eta kuartela asaltatzean haietako lau hil ditu. Frantziatik 300 militar bidali dituzte ordena lehengoratzearren. Haietako bat, GIGNeko (Groupe d’Intervention de la Gendarmerie Nationale) Philippe Legorjus kapitaina eta talde matxinatuaren buru Alphonse Dianou irtenbideren bat bilatzen ari dira, elkarrizketa bidez akordio batera iristeko asmoz. Hala ere, Frantzian lehendakaritzarako hauteskundeen erdian daudela, politikariak arazoari nola edo hala azkena ematen saiatzen ari diren bitartean, ordena ez da beti moralak aginduta etortzen. “Egia mingarria. Gezurra, berriz, hilgarria”.

Duela gutxiko gatazka kolonial bortitza, Mathieu Kassovitz antzezle eta zuzendariak jasotakoa. Aurretik film hauek zuzendu izan ditu: La haine (1995), Assassin(s) (1997), Les rivières pourpres (2000) eta Babylon A. D. (2008).

2017 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea