CAMERA OBSCURA (2011)

Camera obscura

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Ostirala, 2012(e)ko apirilak 20 / 22:30

4 € (Sarreren salmenta)

Itsuak diren pertsonen eskubideak

Espainia-Alemania. Zuzendaritza: Maru Solores. Ekoizpena: Carlos Juárez, Raquel Perea, Álvaro Alonso, Philipp Dettmer / Basque Films, Letra M Producciones, Deutsche Exotic Filmproduktion. Gidoia: Ruth Rehmet, Maru Solores. Argazkia: Frank Amann. Musika: Pablo Cervantes. Muntaketa: Juan Ortuoste. Aktoreak: Jacqueline Duarte, Víctor Clavijo, Leyre Berrocal, Josean Bengoetxea, Pello Madariaga. Iraupena: 90 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Ane, 13 urtekoa, itsu geratu da. Gurasoek ahalegin guztiak egin arren alaba operatzeko, pubertaroan da eta galdera hauek egiten dizkio bere buruari: Zer da besteentzat itxuraz erakargarri izatea? Ba ote da ni gustuko nauenik? Itsasaldean, herri batean duten famili etxean egiten duten oporraldietako batean osaba Antonio agertu da ezustean, mundu erdia zeharkatu duen argazkilaria, freskagarri antzeko bat. Aurreneko maitasuna sortzen den uda… baita aurreneko menstruazioa ere. Antoniorekin ezagutuko du Anek argazkilaritza. Kamera eskuan eta zelatan, ama nahigabetzeko heina, egunerokoak jasotzen joango da Ane, eta azkenean inork ikusi edo erakutsi nahi ez dituen gauzak azaleratuko ditu... Bere burua biktimatzat hartu beharrean borrokan arituko da Ane nerabe eta itsu den aldetik bere bidea egiteko.

2017 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea