WILAYA (2011)

Wilaya

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Ostirala, 2012(e)ko apirilak 27 / 20:00

4 € (Sarreren salmenta)

Emakume eta belaunaldi saharar berriak

BUKAERA

Espainia. Zuzendaritza: Pedro Pérez-Rosado. Ekoizpena: José María Morales / Wanda Visión, Pérez-Rosado Producciones. Gidoia: Pedro Pérez-Rosado. Argazkia: Óscar Durán. Musika: Aziza Brahim. Muntaketa: Iván Aledo. Aktoreak: Nadhira Mohamed, Memona Mohamed, Aziza Brahim, Ainina Sidagmet, Mohamed Moulud. Iraupena: 88 min

HIZKUNTZA: gaztelania, arabiera / AZPITITULUAK: gaztelania

Fatimetu itzuli egin da Smarako wilayara, amaren ehorzketara, 16 urte Espainian bizitzen eman eta gero. Bertan, bere bi senidekin elkartu da berriro: bere anaia Jatri, laster aita izango dena, eta bere ahizpa Hayat. Jatrik jakinarazi dio familiaren jaima jaso duela herentzian eta gaixorik duen ahizpa zaintzeaz arduratu behar duela. Fatimetuk gogo gabe onartu du amaren azkeneko borondatea eta aurre egin behar izango dio egoera berriari, moldatu arte. Aurreztuta duen diruarekin bigarren eskuko 4 x 4 ibilgailu bat erosi du eta gidari lana egiten duen aurreneko emakumea izango da wilayan; Hayat izango da bere gida eta bidelagun janaria banatzeko.

Wilaya filmak bi ahizparen istorioa kontatzen digu: bi kultura oso desberdinek banandu dituzte 16 urtez eta berriro elkartu eta moldatu behar izango dira bizirauteko eta euren identitateak ezagutzeko.

Pedro Pérez-Rosado zinegile valentziarraren azkeneko lana. Aurretik film hauek zuzendu izan ditu: Las cenizas del volcán (2000), Cuentos de la guerra saharaui (2004) eta Agua con sal (2006).

LEHIAKETATIK KANPO

2017 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea