Erakusketak

Gernikako bonbardaketa. 1937ko apirilaren 26a

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea. Apirilak 3 – maiatzak 3

Gernikako bonbardaketa2012ko apirilaren 26an beteko dira 75 urte Kondor Legio alemanak eta aireko indar italiarrek Gernika bonbardatu zutenetik, Franco jeneralaren agindupean. Gernika, gune neuralgikoa eta euskal askatasunaren ikur, suntsituta utzi zuten bonbak jaurti eta populazio zibila metrailatu eta gero. Ia errautsetan utzi zuten herria eta, izan ere, aurreneko erabateko gerra saiotzat geratu da historian.

Erakusketa honek Gernika baketsu hartako azoka egunean, astelehenean, gertatutakoaren ikuspegi historikoa eskaintzen digu. Gainera, errepaso egiten du testuinguru politiko, sozial, kultural eta ekonomiko osotik: gerra aurreko Espainia, Espainiako Gerra Zibila, Gernikako bonbardaketa, adiskidetzea eta Picassoren Gernika.

Gernika adiskidetze eredu aurreratua da gaur egun; prozesua, ordea, ez da oraindik burutu eta, izan ere, luze joko du.

Erakusketa hau Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak eta Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak ekoiztu dute.

Desagertuak
Gervasio Sánchez

Okendo K. E. Martxoak 22– maiatzak 5

desagertuakDesagertuak obrak Gervasio Sanchez argazki-kazetarien ibilbide zabalaren lan nagusiena azaltzen du. Bere irudiek etorkizunean iragana ez ahazteko baliozko ondarea osatzen dute. Testigantza artegagarria da. Ez daudenen hutsune ankerra ekartzen digu gogora, eta Amerika Latinoko, Asiako eta Europako hamar herrialdetan desagerturiko pertsonen oroimen lurperatua ahanzturarik ateratzeko borrokaren adierazpena da.

1998 eta 2010 bitartean garatu zen proiektu zabal hori sendotasunez azaleratzen da memoria, egia eta justizia errebindikatzeko, onartezinezko gehiegikeriek martirizaturiko geografia batean.

Beste mundu batzuetako eskolak

Aiete K. E. Urtarrilak 27 – apirilak 29

beste mundu batzuetako eskolakKim Manresak, kazetaritzako argazkilari ospetsuak egindako 50 argazki biltzen dituen erakusketa. Argazki hauek mundu osoko 30 herrialdetako hezkuntza-eskubidearen errealitatea erakusten digute haurren ikuspegitik. Era askotako eskolak, zenbaitetan inprobisatuak. Arraza eta egoera desberdinetako ikasleak, nahi berak elkartuta, ordea: ikastea, partekatzea eta hezkuntzarako duten eskubidea erabiltzea.

Afrika zabaldu
Afrikako batik eta maskaren erakusketa

Udal Liburutegi Nagusia. Apirilak 18 – maiatzak 7

afrika zabalduHaurralde Fundazioak arte afrikar koloretsua bezain anitza ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu bertako etnia desberdinetatik sortutako batik eta maskara sorta zabala guretzat ikusgai jarriz.

Batik antzina-antzinatik datorren teknika tradizionala da, ehunak koloreztatzeko erabilia, eta ñabardura jori-joriak dituena. Eskuz egindako pintura hauen motibo ohikoenak ohituren eta eguneroko bizitzaren sinbolo dira. Kasu honetan Kamerun eta Kenyako emakumeek sortuak.

Maskarak hainbat zeremoniatan erabiltzen dituzte: hileta errituetan, iniziazio, ugalkortasun eta abarren ingurukoetan.

“Espíritu sobre las olas” eta beste erreportaje batzuk
PHotoEspaña OjodePez Giza Balioen Sariaren irabazleak eta finalistak

FNAC. Apirilak 1 – maiatzak 7.

espíritu sobre las olasFnac-en ikusi ahal izango ditugu erreportaje sozialeko lehiaketa garrantzitsu honetako irabazleen eta finalisten argazkiak. Arianna Rinaldok, OjodePez aldizkariaren zuzendariak, lan adierazgarrienak aukeratu ditu erakusketa ibiltari honetarako.

Edizio honetako irabazle Jan Cága txekiarrak, erakusketan bere hamar argazki ikusgai izango dituenak, Espíritu sobre las olas bere lanarekin, ezinduen mugek bizitza betea izateko ez dutela zertan eragozpide izan gogora ekartzen digu. Ura osagai egokia da hutsune ia perfektu bat bizitzeko. Hutsune horretan, pertsona talde batek momentu batez ezikusia egiten dio munduari eta ohartzen dira hatz bakar bat mugitzearekin nahikoa litzatekeela dena aldatuko lukeen ezusteko erreakzio bat sorrarazteko. Eta sentsazio horrekin, azaldu du Cágak, ez dago egin ezin dezakegun ezer: "Hesiak eta hormak guk geuk eraikitzen ditugun heinera goratzen dira”.

El valle de los ángeles, Simone Donatirena (Italia), Traficantes, Jackie Dewe Mathewsena (Erresuma Batua), Donante familiar, Sarah Carpena (Suitza), En el silencio: Eremitas del tercer milenio, Carlo Bevilacquarena (Italia), Ella, Rosario Heerrena (Argentina), Hermanos, Dmitry Markovena (Errusia), Dwarfdom, Maija Tammirena (Finlandia), Destino final, Giancarlo Ceraudorena (Italia), eta Sombras de libertad, Maysunena (Espainia) izan dira bederatzi erreportaje finalistak, eta bakoitzaren bi argazki aurkeztuko dira.

10 urte karteletan

Victoria Eugenia Antzokia. Apirilak 20-29

10 urte karteletanZinemaldiaren hamar edizioetako kartel ofizialak biltzen dituen erakusketa, guztiak Ytantos estudioak diseinatutakoak. Lehenengo bi kartelen irudietatik – War Photographer eta El Polaquito filmetatik atereak– azkeneko sei argazkietaraino –Jottarenak (Sisustudio), 2007 eta 2008koak, Cuarto y Mitad-ekin lankidetzan–, hirugarren ediziorako Gervasio Sánchezek eta laugarrenerako Ander Gilleneak sortutako irudiak tartean direla. Zinemaldiaren hamar urte. Hamar urte karteletan.

Bakearen eta giza eskubideen aldeko ipuinak eta margolanak

Victoria Eugenia Antzokia. Apirilak 20-29

ipuinak eta margolanakBakearen eta Giza Eskubideen aldeko Ipuinak eta Margolanak ekitaldiaren 8. edizioan parte hartu duten haur eta gazteen margolanen eta ipuinen erakusketa. Erakusketa honetan kolorea, irudimena, elkartasuna eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako orainaldia eta etorkizuna eraikitzeko nahia dira nagusi.

Apirilaren 22an, igandean, 12:00etan banatuko dira lehiaketa honetako sariak Victoria Eugenia Antzokian, eta herritar guztiei zuzendutako festa berezi bat ospatuko da bertan.

The Gray Wall
Juan Aizpitarte

EHAEO – Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako Ordezkaritza. Apirilak 20 - maiatzak 20

the gray wallJuan Aizpitarteren 10 argazki hauek aurreneko aldiz atera dira argitara Beijingen egindako ikerlan baten ondoren. Hiri bat bertako hormen bitartez aurkezteko modu bat da The Gray Wall. Mihisean inprimatutako bat-bateko argazki hauek zeharka egiten dute grafitiaren, pinturaren eta artxiboko argazkien arteko bidea. Txinako gizartearen oraingo egoera bertako espazio publikoetako hormetan islatuta. Hala, espazio publiko horietan eraikitzen dute Beijingeko kaleetako itxura gizabanakoek eta zentsurak. Suspertzen ari den herrialde azeleratu horretako adierazpen askatasunaren kalitatearen adierazle. Lan pertsonal honen osagarri, Ikusezin dena filmatzea tailerra emango da, Nazioarteko Amnistiak bultzatuta.

2017 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea