Taierra

Ikusezin dena filmatzea.
Zinea, artea eta adierazpen askatasuna

San Telmo Museoa. Apirilak 24-26

ikusezin dena filmatzeaNazioarteko Amnistiak, zinegile irandarrak jasaten ari diren errepresioa eta jazarpena salatzeko lehentasunezko mobilizazio ekintzen barruan, eta Giza Eskubideen Zinemaldiak, artearen bidez askatasunez adierazteko gizakiok dugun eskubidea aztergai hartzen duen ariketa hau proposatzen dute.

Hausnarketa ariketa bat da, tailerrak iraungo dituen hiru egunetan publikoarekin partekatzekoa. Izan ere, tailer hau guztiontzat dago zabalik eta Isaki Lacuestaren Alpha and Again dokumentala eta plastika arloan diharduen Juan Aizpitarte artista donostiarrak Beijingen zuzendutako The Gray Wall saila abiaburutzat hartuta, munduan diren errealitate desberdinak hurbilduko dizkie bertan parte hartzen dutenei, zinegile irandarren egoeran arreta berezia jarriz. Horrexegatik, Jafar Panahiren eta Mojtaba Mirtahmasben This Is Not a Film filma ere sartzen da zinemaldiaren programazioan.

Zenbait solasaldi ere izango dira tailerraren osagarri, hauek zuzenduko dituztenak: Itziar Ruiz-Jiménez Arrieta, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Nazioarteko Harremanetako irakaslea eta 20 urtez Nazioarteko Amnistiako kidea, eta Abbas Bakhtiari, Pariseko Centre Culturel Pouyaren zuzendaria.

UPV/EHUn Aukera Askeko Kredituak lortzea ahalbideratzen duen jarduera 2012ko apirilaren 3ko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen ebazpenari esker. Aitzitik, erabaki honek ez du balio Graduren bat egiten ari diren ikasleentzat.

 

2017 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea