Erakusketak

200 URTE GEROAGO

Ernest Lluch K. E. / apirilak 17 – ekainak 8
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00 – 20:30 / larunbatak: 17:00 – 21:00

Donostia eta bere hiritarren ibilbide politiko, kultural eta sozialaren inguruan hausnarketa grafikoa Ceinproren ikasleen eskutik. 200 urte Donostia eraikitzen, indar kolektiboa eta berreraikitze eta hobetze espiritua oinarri.

Erakusketak Donostiaren sute, suntsiketa eta berreraikitzearen bigarren mendeurrenaren lau helburuak modu bisual batez jaso nahi ditu: ezagutarazi, gogoratu, oroitzapena egin eta eraikitzen jarraitu.

 

GIZA ESKUBIDEAK, HAUR ETA GAZTEEN MARGOLANEN 9. EKITALDIA

Zinemaldiaren Informazio Bulegoa Victoria Eugenia Antzokia (Okendo Plaza) / apirilak 19-26
Ordutegia: 10:00 – 13:00 / 16:00 – 20:00

Marrazki sorta baten erakusketa, eta, bertan, 3.000tik gora neska-mutil eta gaztek 1813an Donostia erre, suntsitu eta ondorengo berreraikitzearen inguruan hausnartu eta euren ideiak eta inpresioak irudikatu dituzte.

Giza Eskubideak Haur eta Gazteen Margolanen bederatzigarren ekitaldiak, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutakoak, hiriaren berreraikitzearen bigarren mendeurrenaren ospakizunarekin bat egin du, ikastetxeen eta 6 eta 16 urte bitarteko milaka ikasleren lankidetzarekin.

Deialdi honen sariak Eskolarteko Literatur Lehiaketa – Koldo Mitxelena Saria 2013 lehiaketaren sariekin batera banatuko dira, datorren maiatzaren 12an Victoria Eugenia Antzokian, 12:00etan.


 

“SUSPENSIÓN” ETA BESTE ERREPORTAJE BATZUK
PHotoEspaña OjodePez Giza Balioen Sariaren irabazleak eta finalistak

FNAC / apirilak 1 – maiatzak 31
Ordutegia: astelehenatik larunbatera: 10:00 – 22:00

PhotoEspaña 2012 jaialdian, PhotoEspaña OjodePez Giza Balioen V. Sariaren irabazlearen eta finalisten izenak jakinarazi ziren. Hain zuzen ere, sari honen xedea elkartasun, etika, justizia edo ahaleginaren baloreak azpimarratzen dituen argazkigintza dokumentalen lanak ezagutaraztea.

Oraingoan, Álvaro Deprit argazkilariak (Madril, 1977) irabazi zuen saria, Suspensión sailarekin. Sail horretan, Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeetako adingabe atzerritarren nerabezarotik helduarorako igarobidea erakusten da. Adingabe horiek urtero case famiglie-tara, laguntzailerik gabe urtero etorritako 7.000 eta 8.000 adingabe bitartean hartzen dituzten Italiako abegi-etxeetara, iristen dira.

 

2018 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea