Irisgarritasuna

Erabiltzaile guztien erabilerraztasuna bermatzea webgune honen helburuetako bat da

WAI-AErabilerraztasuna hauxe da: urritasun, ezintasun edo elbarritasunen bat dutenek ere inolako mugarik gabe eskuratu ahal izatea informazioa. Pertsona ugari gureaz oso bestelako testuinguruetatik heltzen dira gure orrialdeetako informaziora, zeren:

  • Entzuteko, ikusteko edo mugitzeko arazoak izan baititzateke.
  • Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak izan baititzakete.
  • Ez baitira gauza, beharbada, teklatua edo sagua erabiltzeko.
  • Testua bakarrik irakurtzen duen irakurgailua, pantaila txikia edota konexio motela eduki baititzakete.
  • Etab.

Erabilerraztasuna ez da ezinduentzat bakarrik ona, guztiei errazten baitie web gunean sartzea.

Ondokoak dira gure erabilerraztasun-jarraibideak:

WAI (Web Accessibility Initiative) protokoloko WCAG (Web Content Accessibility Guidelines) arauak betetzea, gutxienez beren A mailan eta hein batean AA mailan ere bai. Arau horiek mundu osoan dute indarra, eta W3C-k (Worl Wide Web Consortium) Interneteko estandartzat aitortzen ditu ofizialki.

Web Erabilerraztasun Testaren (TAW) bitartez egiaztatzen da arestian aipatutako jarraibideak betetzen direla. Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak sustatu du tresna hori, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legeak xedatutakoari jarraiki.

Gure erabilerraztasun politikaren norainokoa

Tamalez, webguneko zenbait edukik erabilerraztasun mugatua daukate eta ez dute gainerako gunearen adinako mailarik. Bideoko zenbait artxiboez ari gatzaizkizu, bai eta eskuragarri dauden zenbait PDF dokumentuez ere.

Jakin badakigu webgune honen erabilerraztasuna hobetu daitekeela, eta horretan ari gara lanean. Ahalegin horretan laguntzera gonbidatzen zaitugu, zure iruzkin, kexa edo iradokizunak tarteko.

 

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea