Zinema eta Giza Eskubideen Nazioarteko Gazte Topaketa

Ubik / Tabakalera / Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea / San Telmo Museoa
apirilak 15-22

Zinema eta Giza Eskubideen Nazioarteko Gazte Topaketa apirilaren 15etik 22ra egingo da, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren XIV. edizioaren baitan, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiruburutzaren programazioaren barruan. Ikasketak zinema edo giza eskubideen arloan jorratzen ari diren 30 gaztek osatuko dute Topaketan parte hartuko duen taldea: horietatik 7 Donostiakoak eta herrialdekoak izango dira, 19 Europatik etorriak eta 4 Mendebaldeko Saharakoak.

Zinema eta Giza Eskubideen Nazioarteko Gazte Topaketaren helburua giza eskubideen urraketari eta eskubide horiek bermatzeko moduei buruzko gogoeta bultzatzea da, betiere ikus-entzunezko arteen bitartez. Zinema tresna benetan eraginkortzat jotzen da bakearen aldeko hezkuntzan, eta ingurunearekiko eta bertan gertatzen diren bidegabekeriekiko pertsona kritikoak hezten lagun dezake. Hala, aukera paregabea ematen zaie gazteoi gogoeta egiteko, jakintzak eta esperientziak trukatzeko eta haiek egoera praktikoetan aplikatzeko, eta gizarte- eta kultura-aniztasunari erantzuteko beren gaitasuna areagotuta, herritartasun aktiboa eta kritikoa garatzea bultzatzen da.

Topaketan egingo den jardunaldi irekian zinegileek, gizarte-ekintzaileek eta hala nahi duten pertsonek parte hartu ahal izango dute:

Aldaketarako zinema (apirilak 18 / 09:00-12:00) / Z Aretoa, Tabakalera
Pamela Yates eta Paco de Onís. Dinamizatzailea: Zacarías de Santiago

Zinema giza eskubideen urraketa-kasuak salatzeko tresna eraginkorra da, baina halako gaiak jorratzen dituzten zinemagileek erronka handiei egin behar izaten diete aurre, bai sormen- eta ikerketa-prozesuan, baita ekoizpenean eta hedapenean ere. Zinema dokumentalaren nazioarteko adierazgarri diren Pamela Yates zuzendariak eta Paco de Onís ekoizleak giza eskubideen zinemaren desafioez hitz egingo dute, sortzaile gisa duten esperientzian oinarrituta, eta zinemak salatzeko eta sentsibilizatzeko tresna gisa eskaintzen dituen aukerei buruzko gogoeta eta eztabaida bultzatuko dute.

Honako hauek dira topaketan parte hartuko duten gazteak bilatzen eta hautatzen lagundu duten kideak:

Movies that Matter, Herberereak

Associazione "Cinema e Diritti", Napoles

FiSahara, Algeria

Wiesbadengo URheinMaingo Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateadala y University of Applied Sciences of RheinMain, Alemania

VIA University College, Danimarka

New Horizons Association, Wroclaw, Polania

Donostiako Udaleko Gazteria eta Aterpetxeen Sailaren laguntza du.

2024 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea