HRFN Forum Europarra

San Telmo Museoa
apirilak 15-17

Duela zenbait urtetik hona Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia Human Rights Film Network (HRFN)sarean sartuta dago. Giza eskubideen zinemaldien nazioarteko sare hau kontinente guztietako 38 kide aktibok osatzen dute. Sare honen bitartez zinemaldien arteko trukatze- eta babes-proiektuak garatzen dira eta, zinema tresna gisa erabiliz, elkartasun- eta aldarrikapen-kanpainak sustatzen dira.

Zinemaldi hau Donostia 2016ren programaren proiektu estrategikoetako bat da. Horregatik, Europan zinemaldiaren oihartzuna indartzeko, zinemaldia nazioartean hobeto ezagutzeko, eta zinemaldien artean jardunbide egokiak sustatzeko eta kutsu sozialeko zinema kanporantz zabaltzeko helburuarekin, bi erakundeek San Telmo Museoan apirilaren 15etik 17ra egingo den zinemaldien sareko Forum Europar hau antolatu dute, Giza Eskubideen XIV. Zinemaldiko lehen egunekin bat etorrita.

Forumean goizez egingo diren bi jardunaldi irekitan zinegileek, gizarte-ekintzaileek eta hala nahi duten pertsonek hartu ahal izango dute parte. Bertan gai hauek landuko dira: Mugak, Babeslekua eta Migrazioa (apirilak 15) eta Giza Eskubideen Zinemaren Inpaktua (apirilak 16). Goizeko hirugarren jardunaldian (apirilak 17) HRFN taldeko kide europarrek barne-bilera egingo dute.

2024 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea