Donostia Kultura
Donostiako Udala

Giza Eskubideen 15. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-emate epea ireki da

2017.02.07

Donostiako 15. Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahairako izen-emate epea zabaldu da 18 eta 30 urte arteko gazteentzat. Martxoaren 15era arte, gazteek www.zinemaetagizaeskubideak.eus web gunean izena eman dezakete.

Martxoaren 16an zozketa egingo da eta Zinemaldiko web gunean irabazle suertatu direnen izenak emango dira ezagutzera. Zinemaldia martxoaren 31tik martxoaren 7ra bitartean izango da.

Zinemaldiko saio eta bestelako jarduera guztietara dohainik joateaz gain, gazte epaimahaikideek Deustuko Unibertsitateetan bi ECTS eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko graduan ECTS bat lortzeko aukera dute. Gainera, aurten, bigarren aldiz Dajlan (Aljeria) errefuxiatu saharar kanpamentuetan egiten den Saharako Zinemaldirako (FiSahara) bi bidaia zozketatuko dira partaideen artean 2018ko ediziorako.

Horrez gain, behin zinemaldia amaituta, diploma bat jasoko dute eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko, Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi abonamendu emango zaizkie.

Epaimahaia 150 pertsonek osatzen dute eta Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari 3.000 euroko saria emateaz arduratzen dira. Iazko gazte epaimahaiak Sergio Millán granadarrak zuzendutako Para Sonia film laburrari eman zion saria Nazioarteko Lehiaketan.

Ikusleek, aurreko urteetan bezalaxe, giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten dokumentalen, pelikulen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatzen dira, besteak beste, solasaldiak eta erakusketak.

Oinarriak eta izenematea