Donostia Kultura
Donostiako Udala

Giza Eskubideen Zinemaldiak hiru film eskainiko ditu haur eta gazteentzat

Printze Txikia

2017.02.06

Teresa eta Galtzagorri, Printze Txikia eta Ma vie de courgette pelikulak proiektatuko dira hezkuntza zentroei zuzendutako goizeko saioetan. Izen emate epea zabalik dago.

Neskatxo bat eta iratxo baten arteko laguntasuna, Saint-Exupéryren Printze Txikiaren egokitzapen bat eta adintxikikoen zentro bateko umeen bizipenak dira aurten Giza Eskubideen 15. Zinemaldiak hezkuntza zentroei eskaintzen dizkien pelikulen gai nagusiak.

Antzoki Zaharreko goizeko saio hauen helburua da giza eskubideak oinarritzat dituzten gaiak lantzea, horrela, haur eta gazteen artean hainbat balioren inguruko sentsibilizazio eta kontzientziazioa lantzeko aukera bikaina emanez, beti ere hezitzaileen laguntzarekin. Horretarako, aurten, hiru pelikulak gida didaktiko batekin osatuko dira, ikasgelan lantzeko, proiekzioen aurretik eta ondoren.

Helburu horrekin, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak ondorengo proiekzio egutegia aurreikusi dute, denak Antzoki Zaharrean, 10:00etan. Ikasleek euro bana (1€) ordaindu beharko dute.

Teresa eta Galtzagorri (72 min)

*Animaziozko filma Goya sarirako hautagaia izan da

Datak: Martxoak 22, 23 eta 24

Hizkuntza: Euskara

Adina: 6 eta 8 urte artean

Urtero, iratxoek beste udaberri bat ekartzen dute. Tim lehen aldiz etortzen denetako bat da. Feriaren soinu erakargarriekin txundituta, gainerako iratxoengandik bananduko da, eta Samuel eta Vlad maltzurrek harrapatuko dute, zirkuan ikuskizun moduan erabiltzeko. Teresak, 6 urteko neskatila batek, han ezagutuko du eta gutiziatuko du. Timek, era berean, neskatoaren bitartez bertatik ihes egiteko aukera ikusiko du.

Filma: Printze Txikia (108 min)

* Saint-Exupéryren "Printze Txikia" liburuaren egokitzapena

Datak: Martxoak 28, 29 eta 30 eta apirilak 3

Hizkuntza: Euskara

Adina: 9 eta 12 urte artean

Neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da. Bere amak helduen munduan bizi dadin prestatzen ari den Neskatxa eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia protagonista dituen kontakizuna. Pilotuak bere lagun berriari edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio.

Ma vie de courgette (66 min) + film labur sorpresa

* Donostiako Zinemaldiko Publikoaren Saria (Europar Filmaren Saria)

Data: apirilak 7

Hizkuntzak: frantsesa, euskarazko azpidatziekin

Adina: 13 urtetik aurrera

Amaren bat-bateko heriotzaren ostean, Courgette polizia atsegin baten lagun egin da, Raymond-ena. Raymondek harrera-etxe batera lagunduko dio Courgetteri, adin bereko beste ume batzuen artean bizitzera. Hasieran, Courgetteri kosta egingo zaio bere lekua topatzea ingurune arrotz eta zenbaitetan zakar horretan.

Informazio gehiago telefonoan 943 48 19 75 edo zinema_gizaeskubideak@donostia.eus posta elektronikoan.

Erreserbak lekua bete arte.