Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Cuban Muslims, Tropical Faith" erakusketa

Cuban Muslims, Tropical Faith

2017.03.16

Giza Eskubideen 15. Zinemaldiarekin batera prestatutako jardueren artean, FNAC-n Cuban Muslims, Tropical Faith erakusketa zabalik egongo da martxoaren 16tik apirilaren 25era.

Kuba da islama barneratu izan den munduko azken herrialdeetako bat. Ezagutzen ez dugun gertaera bada ere, azken urteotan handitzen doa bihurtzen ari diren bertako biztanleen kopurua. Hazkunde honek Kuban orain bizi duten irekiera agertokiarekin du zerikusia, erlijioekiko tolerantzia handiagoarekin, azken batean. 3.000 inguru dira gaur egun, eta Habanako distritu desberdinetan daude, baina baita beste probintzia askotan ere: Camagüey, Santiago edo Varadero. Nola da posible komunitate musulman bat sortzea sistema sozialista batek gobernatutako Karibeko uharte batean?

Cuban Muslims, Tropical Faith proiektuaren helburua ez da erantzun itxiak ematea, gogoetarako giltzarriak baizik. Munduko komunitate musulman berezienetako batean sakontzean, Kubaren eta islamaren gaineko ikuspegi berritzaile bat sortzen da. Helburua da estereotipo bisualak apurtzea eta zenbait gai eztabaidatzea, identitatea, fedea eta tradizioak, besteren artean.

Lan honengatik, Fnac Argazkilaritzako Talentu Berria 2016 saria eman diote Joan Alvadori.