Donostia Kultura
Donostiako Udala

“Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XIII. ekitaldia” margolanen erakusketa

Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XIII. ekitaldia

2017.04.02

Urtero bezala, Giza Eskubideen atalak eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XIII. ekitaldiko erakusketa ireki zuen atzo, Victoria Eugenia Antzokian dagoen Giza Eskubideen zinemaldiko informazio bulegoan (sarrera Okendo Plazatik).

Bertan, aurtengo ekitaldian parte hartu duten 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen margolan guztiak daude ikusgai. Edizio berri honetan, pertsona guztiek babestua izan behar duten intimitatearen eta pribatutasunaren gaia landu dute. Eskubide honen inguruan hausnartu ondoren, sortutako ideia eta gogoetak irudikatu dituzte egindako lanetan. A-4tik 1x2 metro bitarteko formatuko lanak daude ikusgai erakusketan.

Erakusketa apirilaren 7ra arte egongo da irekita eta apirilaren 24tik 30era berriro irekiko da. Ordutegia 11:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara da.

Sari banaketa: apirilaren 30ean, igandean, Donostiako Udaleko Pleno Aretoan izango da eguerdiko 12:00tan.