Donostia Kultura
Donostiako Udala

"The Eagle Huntress" filmak Giza Eskubideen 15. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

The Eagle Huntress

2017.04.07

The Eagle Huntress (Otto Bell; AEB, 2016) filmak Ikusleen Saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldian.

Maisie Crow-en Jackson (AEB, 2016) pelikulak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi du eta Katja Benrath zuzendariaren Watu Wote (Alemania, 2016) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, 3000 euroko ordainsaria duena.

Gau honetan (20:00) Victoria Eugenia Antzokian banatuko dira sariak eta ondoren Zinemaldiari amaiera emango zaio Glory (2016) filmaren proiekzioarekin.