Donostia Kultura
Donostiako Udala

Giza Eskubideen Zinemaldiko gazte epaimahaiko bi kidek FiSaharan parte hartuko dute

Gazte Epaimahaia

2017.05.04

Ainara Urartek eta Aritz Fernándezek, Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldiko gazte epaimahaikideak, FiSaharan parte hartzeko aukera izango dute. Saharako Nazioarteko Zinemaldia Dajlako kanpamenduan (Tindouf, Arjelia) egingo da, 2018ko apirilaren amaieran. Fisahara da errefuxiatuen kanpamendu batean ospatzen den zinemaldi bakarra.

Zinemaldiko gazte epaimahaiko funtzioak bete dutenen artean, bi kide horiek suertatu dira hautatuak, maiatzaren 4an egin den zozketan.

Beraiek, beste 100 gazterekin batera, erabakitzen dute Zinemaldiko Nazioarteko Film Laburren Lehiaketaren saria. Aurten Katja Benrath-en Watu Wote-rentzat izan da 3.000 euroko saria.

Giza Eskubideen Sailak, Donostia Kulturarekin batera, antolatzen dute Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia. Aurten, martxoaren 31tik apirilaren 7ra bitartean izan da.