Donostia Kultura
Donostiako Udala

Korrupzioaren aurkako borroka, erronka bat Bulgariarentzat

2017an betetzen dira 10 urte Bulgaria Europar Batasunean sartu zenetik. Denbora honetan hobetu egin da ekonomia, gutxitu egin da pobrezia, eta egonkortasun soziopolitiko handiagoa lortu da. Dena den, EBko herrialderik pobreena izaten jarraitzen du, eta ezagutzen diren korrupzio indize altuenekin.

Demokraziaren Ikerketa Zentroaren arabera, 18 urtetik gorako bulgariar populazioaren ia %30ak onartzen du funtzionari publiko bat erosten saiatu izana 2014an. Justizia administrazioa, europar funtsen kudeaketa, baita osasun zerbitzuak eta bide segurtasuna ere, eskupekoak jaso eta faboreak trukatu ohi diren sektoreak dira, nazioarteko zenbait hedabidek salatutakoaren arabera.

2017ko urtarrilaz geroztik duten presidente berriarekin (Rumen Radev sozialista) eta apirilean izango diren gobernu hauteskundeekin, Bulgaria etapa berri bati aurre egiten ari zaio erabateko integrazioa lortzeko Europar Batasunean. Herrialde hau oraindik ez baita euroguneko kide, ezta Schengen gunekoa ere, gune hau osatzen duten 26 herrialdeen arteko pertsonen zirkulazioa librea izanik, teorian behintzat.

b-glory 2

Filma: Glory / Slava