Donostia Kultura
Donostiako Udala

Kuba iraultzatik harago

1959ko urtarrilaren 1a iraultza sozialistak garaitu zuen eguna da. Harrezkero, Fidel Castro eta ondoren bere anaia Raúl izan dira, etenik gabe, Kubako lehendakariak.

Ia 60 urte bete direnean, ukaezina da hezkuntzan eta osasun zerbitzuetan iraultzak lortu duen guztia, eta munduko leku gehienetan Kubak pizten duen erakargarritasuna ere. Dena den, 2017an, Habanak denboran etenda geratu dela dirudi. Eta uhartea bisitatzen dutenentzat pintoreskoa eta xarmagarria izan daitekeena, desesperatzeko modukoa izan daiteke bertako biztanleentzat.

Hala, burokraziak, pilaketak eta etxebizitza arazoak, internetera eta askatasun batzuetara heltzeko zailtasunek eraman dituzte zenbait gazte kubatarrak laurogei urteak beteak dituztenek gobernatutako herrialde horretan bidea uzteko eskatzera.

b-ltimos das en la habana 6

Filma: Últimos días en La Habana