Donostia Kultura
Donostiako Udala

TALES FROM THE ORGAN TRADE (2013)

Tales from the Organ Trade
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2014(e)ko Apirilak 10 / 16:30 4,20 € Sarreren salmenta

Bizi-organoen merkatu beltza

Kanada. Zuzendaritza: Ric Esther Bienstock. Ekoizpena: Ric Esther Bienstock, Felix Golubev, Simcha Jacobovici / Associated Producers, HBO Documentary Films, Shaw Media, Canal D. Gidoia: Ric Esther Bienstock. Argazkia: Frank Vilaca, Michael Ellis, Kenneth Ng. Musika: John Welsman. Muntaketa: Steve Weslak. Narrazioa: David Cronenberg. Iraupena: 82 min

HIZKUNTZA: ingelesa, errusiera, hebreera, tagaloa, turkiera / AZPITITULUAK: gaztelania

Gizakien organoen trafikoaren mundu ilunera bidaia gordina: bitartekarietatik hasi eta ebakuntzak egiten dituzten zirujauetaraino; beren organoak diruaren truke saltzen dituzten gizon eta emakumeetatik, hilzorian dauden eta legea betetzearen eta agian sekula iritsiko ez den transplantea itxarotearen edo behar duten giltzurruna erostearen artean barne borrokan daudenetaraino.

Orain 50 urte, zientzia-fikzioko istorioa zirudien gaixo bat beste pertsona baten organo bat erabilita bizirik mantentzea. Gaur egun, egunero gertatzen den miraria da. Transplantatzen diren organo gehienak hildakoei erauzitakoak dira. Baina eskaria eskaintzaren gainetik dago. Hori dela eta, mundu osoan milaka organo saldu eta erosten dira urtero 500 milioi dolar sortzen dituen merkatu beltzean.