Donostia Kultura
Donostiako Udala

VOL SPÉCIAL (2011)

Vol spécial
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2012(e)ko Apirilak 23 / 19:00 / 103' 4 € Sarreren salmenta

Asilo legea eta migrazio kontrola

Suitza. Zuzendaritza: Fernand Melgar. Ekoizpena: Fernand Melgar / Climage. Argazkia: Denis Jutzeler. Musika: Aziza Brahim. Muntaketa: Karine Sudan. Iraupena: 103 min

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Fernand Melgarrek, asilo bila Suitzara etorri berri zirenen bizi-baldintzak jasotzen zituen La forteresse (2008) filmaren ondoren, inmigrante ugariren bidaiaren amaiera kontatzen digu hemen. Herrialdetik behin betiko egotziak izateko zain, gizon ugari daude Frambois atxiloketa zentro administratiboan atxikita. Egin izan dituzten asilo eskaerak ezeztatu egin dizkiete eta egotzi egingo dituzte, haietako asko herrialdean urteak eman eta gero, zergak ordainduz eta familia bat osatuz. Zentroan bi urte gehienez egon daitezke atxilotuta, 1994ko legeriaren arabera. Denbora horretan, kartzela/egoitza horretako hormen artean daude, behin betiko noiz egotziko dituzten zain. Tentsioa areagotuz doa horma horien artean. Egoiliarren eta guardien artean adiskidetasuna, gorrotoa, errespetua, eta zenbaitetan umiliazioa ere sortu izan da. Herrialdea atzean utzi nahi ez dutenei bilurrak ipintzen dizkiete eta behartuta ontziratzen dituzte "hegaldi berezi" batean.


Solasaldia: Maricela Daniel (ACNUReko Espainiako ordezkaria), Patricia Bárcena (CEAR Euskadiko zuzendaria)