Donostia Kultura
Donostiako Udala

Berriak

Donostiako Giza Eskubideen 16. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita

2018.02.07

Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 gaztek osatuko dute eta apirilaren 20 eta 27 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 16. edizioan baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.

Jarraitu irakurtzen

Ur-eskubideari buruzko “Saharaz Blai” bideo-lehiaketa urtarrilaren 31 arte

Saharaz Blai

2018.01.18

Gazteei zuzenduta, saria Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan aste beteko egonaldia izango da. Saharaz Blai bideo-lehiaketa Arabako SEADen Lagunen Elkarteak antolatu du eta Euskal Herriko zein errefuxiatu sahararren kanpamentuetako 16-25 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren laguntza dauka. Gazteek bizitzarako ezinbesteko ondasun urria den uraren gainean hausnartzea da lehiaketaren helburua.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen 16. Zinemaldian izena emateko epea irekita dagoeneko

2017.11.15

Gaur, azaroak 15, apirilaren 20etik 27ra arte ospatuko den Giza Eskubideen 16. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki da. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 15a izango da.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian (2016) ekoiztutako hiru film labur proiektatuko dira Buenos Airesen

2017.05.26

Joan den Donostiako Giza Eskubideen 14. Zinemaldian, DSS2016EUk eta Zinemaldiak berak antolatuta egin zen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Nazioarteko Gazte Topaketan parte hartu zuten 30 gazteen lanak maiatzaren 31tik ekainaren 7ra izango den Buenos Airesko Giza Eskubideen 17. Zinemaldiko Eskola Sailean proiektatuko dira.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen Zinemaldiko gazte epaimahaiko bi kidek FiSaharan parte hartuko dute

Gazte Epaimahaia

2017.05.04

Ainara Urartek eta Aritz Fernándezek, Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldiko gazte epaimahaikideak, FiSaharan parte hartzeko aukera izango dute. Saharako Nazioarteko Zinemaldia Dajlako kanpamenduan (Tindouf, Arjelia) egingo da, 2018ko apirilaren amaieran. Fisahara da errefuxiatuen kanpamendu batean ospatzen den zinemaldi bakarra.

Jarraitu irakurtzen

17.779 lagunek parte hartu dute 15. Giza Eskubideen Zinemaldian

2017.04.12

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Atalak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldia ostiralean, apirilak 7, amaitu zen Victoria Eugenia Antzokian. Zinemaldia martxoaren 31tik apirilaren 7ra egin da Victoria Eugenia Antzokian (zinemaldiaren egoitza nagusia) eta hiriko beste hainbat eszenategitan.

Jarraitu irakurtzen

"The Eagle Huntress" filmak Giza Eskubideen 15. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

The Eagle Huntress

2017.04.07

The Eagle Huntress (Otto Bell; AEB, 2016) filmak Ikusleen Saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldian.

Jarraitu irakurtzen

Deepa Mehta-k jasoko du Giza Eskubideen 15. Zinemaldiaren Saria

Deepa Mehta

2017.04.06

Deepa Mehta zinegileak jasoko du Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldiaren Saria (martxoak 31 – apirilak 7). Sariaren entrega ostiralean, apirilak 7, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.

Jarraitu irakurtzen

“Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XIII. ekitaldia” margolanen erakusketa

Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XIII. ekitaldia

2017.04.02

Urtero bezala, Giza Eskubideen atalak eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XIII. ekitaldiko erakusketa ireki zuen atzo, Victoria Eugenia Antzokian dagoen Giza Eskubideen zinemaldiko informazio bulegoan (sarrera Okendo Plazatik).

Jarraitu irakurtzen

"Kolonbia, bake iheskorra" erakusketa Liburutegi Nagusian

Colombia, la paz esquiva

2017.03.24

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak Kolonbia, bake iheskorra erakusketa hartu du bere baitan: erakusketa berri bat, zinemaldian eskainitako beste jardueren artean, Latinoamerikako herrialde horretan mende erdi baino gehiago iraundako borroka iruditan jasotzen duena. Nazioarteko Amnistiak ekoiztua, Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder) egongo da ikusgai apirilaren 12ra arte.

Jarraitu irakurtzen