Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Gosearen soinua" erakusketa irekita

Gosearen soinua

2018.04.05

Giza Eskubideen 16. Zinemaldiarekin batera prestatutako jardueren artean, FNAC-n Gosearen soinua erakusketa zabalik egongo da apirilaren 1etik 30era.

Ate baten karranka, sirena bat, ahotsak korridorean, trumoi bat. Soinu batzuek haurrak ikaratzen dituzte, baina bada Sahelen urtero bost milioiri benetako izua eragiten dien soinu bat: gosearen soinua.

Iván Ferreirok, David DeMaríak, Miss Caffeinak, Bareik eta musikaren munduko beste pertsona ospetsu batzuek soinua jarri diete goseari eta haren arrazoiei. Gosea entzunarazi nahi dugu, ondoren, denon artean, isilarazteko.

#ElSonidoDelHambre kanpainaren esparruan egindako soinu-erakusketa hau Gosearen Kontrako Ekintza GKEaren eta Europako Batzordearen ekimena da, eta Fnac-en eta Radio 3 entitateen babesa jaso du.