Donostia Kultura
Donostiako Udala

UNESCOren "Eskola bideak" erakusketa Aiete Kultur Etxean

Eskola bideak

2018.04.13

Giza Eskubideen 16. Zinemaldiko UNESCOren Eskola bideak erakusketa irekita egongo da apirilak 11tik ekainak 10era Aiete Kultur Etxean.

Egunero, munduko milioika haur eta gaztek mendiak, basamortuak, ibaiak, ur izoztuak, gatazka armatuko eremuak edo auzo bereziki arriskutsuak zeharkatzen dituzte eskolara iristeko, hezkuntzaren bidez bizi modu hobea lortuko duten uste sendoarekin.

UNESCOk Sipa Press agentzia entzutetsuari enkargatutako Eskola bideak erakusketak India, Thailandia, Kenya edo Estatu Batuetako ikasleek bizitako gainditze istorioak islatzen ditu. Hauentzat eskolarako bidea odisea bat da, baina baita beraien bizi proiektuak garatzeko aukera bat ere. Pobrezia, bereizkeria, desgaitasuna, gerra edo hondamendi naturalak dira hezkuntzarako bidean dituzten oztopoetako batzuk.

Lehen aldia da Euskadin ikusgai dagoela, New York, Paris edo Madrildik pasatu ostean.

Erakusketa Donostiako Udalaren Eskola bidea programako argazkiekin osatzen da.

Bisita gidatu didaktikoak antolatuko dira LH3 mailatik DBHko 2. maila bitarteko ikasleentzat. Eskaerak eskokalabideak@gmail.com-en egin beharko dira. Bisita hauen helburua da eskola umeak beste batzuk ingurune kaltegarri batean jaiotzeagatik, emakume jaiotze hutsagatik, gutxieneko etnia bateko kide izateagatik edo desgaitasun bat izateagatik dituzten ezberdintasun eta oztopoen kontziente bihurtzea. Baina baita antzekotasunak azaleratzea ere: ikasteko irrika eta ikasi beharra bizitza egoki bat izateko.

Halaber, apirilaren 26an, 19:00etan Aiete Kultur Etxean Pascal Plisson-en Eskola bideak filma (2013, Frantzia) jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpiidatziekin proiektatuko da.

Argazkia: Nichole Sobecki / Sipa Press