Donostia Kultura
Donostiako Udala

Donostiako Giza Eskubideen 16. Zinemaldiaren Gazte Epamahaia: zozketaren emaitzak

2018.04.09

Apirilaren 20tik 27ra izango den Donostiako Giza Eskubideen 16. Zinemaldian Gazte Epaimahaikidea izateko zozketan hautatua izan zaren jakiteko klik egin esteka honetan.

Aukeratuak izan diren pertsonek apirilaren 15a baino lehen baieztatu edo ezeztatu beharko dute bere partaidetza.

Gazte Epaimahaia osatuko duten 150 pertsona inguruk baloratuko dituzte Giza Eskubideen Zinemaldian lehiaketara aurkeztutako film labur guztiak, giza eskubideen gaineko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izanik, Film Labur Onenaren Saria emateko.

Gainera, partaideen artean errefuxiatu saharar kanpamentuetan 2019an ospatuko den FiSahara, Saharako Zinemaldia, ezagutzeko bi bidaia zozkatuko dira.

Giza Eskubideen Zinemaldia Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Atalaren bitartez, eta Donostia Kulturak antolatzen dute.

Oinarriak

Informazio gehiago: Giza Eskubideen 16. Zinemaldia