Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Giza eskubideei begira" erakusketa Carlos Santamaría Zentroan (UPV/EHU)

2018.04.16

Giza eskubideei begira erakusketa gaur aurkeztu dute, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroan. Maitzaren 18ra ikuskagai egongo da.

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin batera, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bat egiten du 1948an, Parisen, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren hirurogeita hamargarren urteurrenaren oroitzapenarekin. Adierazpen hori erreferente etiko bihurtu da, eta horren bitartez, pertsonek, erakunde pribatuek eta erakunde publikoek bat egin beharko lukete askatasuna, berdintasuna, justizia, asiloa, jabetza, lana, atsedena eta hezkuntza bezalako funtsezko alderdien inguruan.

Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera irakasleek komisariatutako erakusketa hori EIDE, Euskadiko Diseinatzaileen Elkartearekin elkarlanean egingo da. Hogeita hamar diseinatzaile profesional bildu dituzte giza eskubideen inguruko "begiraden" proiektu kolektibo batean. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean finkatutako hogeita hamar giza eskubideetako bakoitza, kartelen bidez interpretatu eta adierazi dituzten hogeita hamar begirada. Erakusketa, Donostiako 16. Giza Eskubideen Zinemaldiaren jardueren baitan dago.

Ekitaldian hartu dute parte:

Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiko Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria

Juan Ramon Viles, Donostiako Udalaren Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntzako zinegotzi delegatua

Jon Mirena Landa, UPV/EHUren Giza Eskubideen eta Botere Publikoen katedrako zuzendaria

Benicio Aguerrea, EIDE-Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteko koordinatzailea

Leire Fernández, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta erakusketaren komisaria

Eduardo Herrera, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta erakusketaren komisaria

 Informazio gehiaho: Giza Eskubideen 16. Zinemaldia