Donostia Kultura
Donostiako Udala

"La cifra negra de la violencia institucional" filmak Giza Eskubideen 16. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

La cifra negra de la violencia institucional

2018.04.27

La cifra negra de la violencia institucional (Ales Payá; Espainia, 2018) filmak Ikusleen Saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen 16. Zinemaldian.

Kaouther Ben Hania-n Beauty and the Dogs / Aala Kaf Ifrit (Tunisia-Frantzia-Suedia-Norvegia-Libano-Qatar-Suitza, 2017) pelikulak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi du eta César Vallejo zuzendariaren El viaje a Islandia (Espainia, 2017) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, 3000 euroko ordainsaria duena.

Gau honetan (20:00) Victoria Eugenia Antzokian banatuko dira sariak eta ondoren Zinemaldiari amaiera emango zaio L'Atelier (Laurent Cantet; Frantzia, 2017) filmaren proiekzioarekin.