Donostia Kultura
Donostiako Udala

Centro Penitenciario

Richard Oribe, al otro lado de las medallas (2016)

oribe

Mota honetako kultur ekimenetatik baztertuta dauden kolektiboen eskuragarritasuna hobetzeko aurreikusitako jardueren artean, Giza Eskubideen Zinemaldiak Richard Oribe, al otro lado de las medallas pelikularen emanaldia eta, ondoren, mahai-ingurua antolatu ditu Donostiako Espetxean.

Euskadi. Zuzendaritza: Iñigo Asensio. Ekoizpena: Iñigo Asensio / Korima Films, Akhonmedia Producciones. Gidoia: Iñigo Asensio. Argazkia: Iñigo Eraso. Kamera: Iñigo Eraso, Peru Galbete, Iñigo Asensio, David Carrasco, Xavi Coll, Gexan Mendizabal, Iosu Eskibel. Musika: Iñar Sastre. Iraupena: 57 min

Rioko Olinpiar Jokoen bezperan, Richard Oribe garun-paralisia duen historiako igerilari onenak, bere kirol-ibilbidearen amaieran erronkez betetako bizitza bati egin behar dio aurre. Bere hobetzeko grinak bera jaiotzean gurasoei eman zieten itxaropen apurrekin kontrastatzen du. Richard Oribe, al otro lado de las medallas Richarden bizitzari buruzko dokumentala da. Fisikoki eta komunikatzeko muga larriak izan arren, bere haurtzaroan pentsaezinak ziren helburuak lortu, eta ingurukoen artean enpatia eta maitasuna sorrarazi dituen gizona.