Donostia Kultura
Donostiako Udala

Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria 2018

cantet web
Laurent Cantet

Laurent Cantet (Melle, 1961) Frantziako azken bi hamarkadetako zinemagilerik garrantzitsuenetako bat da. Haren filmak munduko zinemaldirik ospetsuenetan proiektatu dira, eta askok saria lortu dute. Guztiek Europako egungo obrarik interesgarri eta koherenteetako bat osatzen dute.

Canteten zinema ausarta eta konprometitua da, eta egungo mundua jaso du bere irudietan beti. Canteten filmografian, bakardadea, inkomunikazioa, migrazioak, Europako egungo egoera politikoa, lan-munduko desparekotasunak, terrorismoa eta kultura-aniztasuna lantzen dira hasiera-hasieratik. Horren lekuko ditugu honako hauek: Les Sanguinaires (1997), Ressources humaines (1999) eta L’Emploi du temps (2001) film bortitza.

Vers le sud (2005) filmean XX. mendeko turismora hurbildu ondoren, bere arrakastarik handienetako bat lortu zuen Entre les murs (2008) filmarekin. Filmak Frantziako auzune marjinal batean kokatutako institutu kulturaniztun baten deskribapena egiten du. Nerabe banda bati buruzko Foxfire (2012) filmarekin, 50eko hamarkadako Ameriketako Estatu Batuetara hurbildu zen, eta 7 días en La Habana (2012) film kolektiboan, berriz, Kubara. Ondoren, Retour à Ithaque (2014) filmean, denboraren igarotzeari eta idatzitako bizitzari buruzko gogoeta egin zuen, Leonardo Padurarekin batera.

Azkenik, L’Atelier (2017) filmean (azkena orain arte), gazteen eta hezkuntzaren mundura itzuli da.

2017deepa web
Deepa Mehta
2016w-gatlif
Tony Gatlif
2015portillo web
Lourdes Portillo
2014gued
Robert Guédiguian
2013patricio-guzman
Patricio Guzmán
2012iciar-bollain
Iciar Bollain
2011kim-longinotto
Kim Longinotto
2010goran-paskaljevic
Goran Paskaljević
2009jose-luis-borau
José Luis Borau
2008elias-querejeta
Elías Querejeta
2007pilar-bardem
Pilar Bardem