Donostia Kultura
Donostiako Udala

FREEDOM FOR THE WOLF (2017)

Freedom for the Wolf
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2018(e)ko Apirilak 20 / 16:30 4,50 € Sarreren salmenta

Askatasuna eta demokrazia arriskuan

Alemania. Zuzendaritza: Rupert Russell. Ekoizpena: Patrick Hamm, Camilla Hall / Bulldog Agenda, Observatory Pictures. Gidoia: Rupert Russell. Musika: Alex Williamson. Muntaketa: Bobby Good, Rupert Russell, Anthony Stadler. Iraupena: 89 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Demokrazia krisian dago. Buruzagi hautetsien belaunaldi berri bat egungo askatasuna eta demokrazia suntsitzen ari da. Freedom for the Wolf dokumentala erregimen berri honi buruzko ikerketa bat da, eta hiru urtean filmatu da bost herrialdetan (Tunisian, Indian, Japonian, Hong Kongen eta AEBetan). Dokumentalean, munduko hainbat lekutako jendea (Hong Kongeko ikasleak, Tunisiako rapero bat edota Bollywoodeko mundua) gauza beragatik borrokan ari dela eta giza eskubideak, gutxiengoak eta aurkari politikoak zapaltzen dituzten botereei aurre egiten diela erakusten da.