Donostia Kultura
Donostiako Udala

EL ORDEN DIVINO (Die göttliche Ordnung, 2017)

El orden divino
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2018(e)ko Apirilak 20 / 19:30 4,50 € Sarreren salmenta

Feminismoa, inoiz baino biziago

Suitza. Zuzendaritza: Petra Volpe. Ekoizpena: Reto Schaerli, Lukas Hobi / Zodiac Pictures, Schweizer Radio und Fernsehen, SRG SSR, Teleclub. Gidoia: Petra Volpe. Argazkia: Judith Kaufmann. Musika: Annette Focks. Muntaketa: Hansjörg Weissbrich. Aktoreak: Marie Leuenberger, Max Simonischek, Rachel Braunschweig, Sibylle Brunner, Marta Zoffoli. Iraupena: 97 min

HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

1971. urtean, emakumeek artean ezin zuten botorik eman Suitzan. Nora etxekoandre gaztea da, bi seme ditu eta herri txiki polit batean bizi da. Pertsona lasaia da, eta herritar guztiek dute begiko. Senarrak lanaldi partzialeko lan bat onartzea debekatzen dionean, herriko mugimendu sufragistaren paradigma bihurtuko da. Lortzen duen ospearen ondorioz, umiliazioa, mehatxuak eta ezkontza-harremanaren amaiera posiblea jasango ditu, baina ez du atzera egin nahi, eta herriko emakumeak konbentzituko ditu greba egiteko. Aldi berean, bere liberazioaren alderdi harrigarriak ezagutuko ditu. Herriko bizitza lasaia irauli egingo da erabat.