Donostia Kultura
Donostiako Udala

Justizia Leheneratzailea indarkeria matxistaren aurrean

Emakumeen aurkako indarkeria gizarte-maila guztietan eta munduko herrialde guztietan nagusi den egitura patriarkalaren ondorioa da. Giza eskubideen urraketarik zabalduenetako bat da: NBEren arabera, munduan eraildako emakumeen % 38 bikotekideek erailtzen dituzte.

a better man 3

Emakumeen aurkako tratu txarren salaketak gehitu egin dira Espainiako estatuan: 2017. urtean, 166.260 salaketa aurkeztu ziren bikotekideak edo bikotekide ohiak emakumeei eragindako tratu txarrengatik (aurreko urtean baino % 16,35 gehiago). Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) jasotako datuen arabera, tratu txarren emaileak zigor-epaia jaso du kasuen % 66tan baino gehiagotan.

Nolanahi ere, nahikoa al da emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako legeak onartzearekin? Zer neurri ezar daitezke indarkeria matxistari aurre egiteko (ezinbesteko kontzientziazioaz eta sentsibilizazioaz gain)?

Sistema judizialak tratu txarren emailea zigortzeari eman dio lehentasuna orain arte, biktimak jasandako kalteagatik erreparazioa jasotzeko duen premiari eman ordez. Eta horrek nahigabea dakar askotan, eta salaketa ez aurkeztera edo kentzera bultza ditzake biktimak: BJKNren arabera, tratu txarrak jasan dituzten emakumeen % 12k hori egiten dute epaiketa hasi aurretik.

Justizia Leheneratzaileak, berriz, kaltearen erreparazioa hartzen du kontuan, eta justizia lortzeko, segurtasuna emateko eta delitua jasan duenaren zauriak sendatzeko aukera berriak bilatzen saiatzen da.

Zigor-sistemaren ardatza ez da errehabilitazioa eta erreparazioa. Justizia Leheneratzaileak, berriz, kaltearen erreparazioa hartzen du kontuan, eta justizia lortzeko, segurtasuna emateko eta delitua jasan duenaren zauriak sendatzeko aukera berriak bilatzen saiatzen da. Beraz, elkarrizketa baliatuz, biktimari arreta integrala eskainiz eta delitua egin duena gizarteratzen saiatuz, justizia humanizatzaileago baterantz aurrera egiten saiatzen da. Izan ere, espetxearen mehatxuaren bidez, oro har, ez da lortzen tratu txarren emaileak eragin duen kalteagatik dagokion erantzukizuna bere gain hartzea.

Ildo horretan, tratu txarren emaileekin esku hartzeko programetan lan egiten dutenen ustez, indarkeria matxista desagerrarazteko lehen urratsa gizon horiek beren ekintzen erantzukizuna beren gain hartzea eta jarrera aldatu nahi izatea da. Indarkeria erabili duen gizonak bere biktimaren ahotik nolako kaltea eragin dion entzutea, bere gain hartzea, onartzea eta ordaintzen saiatzea (tratu txarra jasan duen emakumeak erabakitzen duen moduan) aurrera egindako urratsa da.

Biktima ardatz izango duen justizia bat lortzeko tresna bitartekaritza da; erasotzailearen eta biktimaren arteko elkarrizketa errazten du, akordio batera iristeko ahalegina egin dezaten.

Justizia Leheneratzailearen abiapuntua zera da, delituak, legea urratzeaz gain, pertsona jakin bat eta, oro har, gizarte osoa zauritzen duela. Horregatik, eta espetxe-zigorren edo urruntzearen bidez biktimek jasandako kaltearen ordain guztia jasotzen ez dutela kontuan hartuta, biktimei dagokien protagonismoa itzultzen, nolako kaltea jasan duten zehazten eta arau-hausleak eragindako kaltea konpentsatzeko zer egin behar duen finkatzen saiatzen da.

Biktima ardatz izango duen justizia bat lortzeko tresna bitartekaritza da; erasotzailearen eta biktimaren arteko elkarrizketa errazten du, akordio batera iristeko ahalegina egin dezaten. Euskadin, Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzua barruti judizial guztietan ezarrita dago.

Filma:A Better Man