Donostia Kultura
Donostiako Udala

Europak bere mugak blindatu ditu

Greziak bere krisi ekonomiko larria gainditzeko ahaleginetan diharduenean, Lesbosko herritarrek beren abegi ona erakutsi diote munduari itsasotik iristen diren pertsonak hartzean.

Bost milioi pertsona baino gehiago joan dira Siriatik erbestera, gerraren lazturatik ihesi. Milaka eta milaka Lesbos uharteko Skala Sikaminias herrixkara iritsi ziren itsasoz, Europan egindako lehen geldialdian.

2015eko irailean (Siriako haur baten irudiak Europako itsasertzera iritsi nahi dutenen zorigaitza agerian utzi zuenean), Europako gobernuek 120.000 errefuxiatu baino gehiago hartuko zituztela agindu zuten. Europako politikek, ordea, migratzaileen sarrera eragoztea, mugak blindatzea eta hormigoizko hormak edo alanbre-hesiak eraikitzea izan dute ardatz.

ACNUR erakundeak adierazi duenez, siriarrek munduko errefuxiatu talderik handiena osatzen dute, eta 10etik 9 herrialde mugakideetako komunitateetan bizi dira.

djam 5

Filma:Djam