Donostia Kultura
Donostiako Udala

Askatasuna eta demokrazia arriskuan

Herrialde bat zuzentzeko hiru pertsonaren artean aukeratu ahal izatea demokrazia al da? Produktu askoren artean aukeratu ahal izatea askatasuna edukitzea al da?

Duela hamarkada batez geroztik gutxienez, askatasun-indizeak hondatzen ari dira mundu osoan. Ildo horretan, Freedom House erakundeak eskubide politikoei eta askatasun zibilei buruz argitaratu duen urteko txostenaren arabera, demokrazia atzera egiten ari da.

Estandar demokratikoak nola higatzen diren erakusten duten adibideen zerrenda amaigabea dela dirudi: desinformazio-kanpainak eta injerentziak hauteskundeetan Facebooken bitartez, populismoen gorakada, alderdi xenofoboen eta eskuin muturrekoen agerpena, gutxiengoen aurkako garbiketa etnikoa, adierazpen-askatasunik eza, botere judizialaren gaineko kontrol politikoa eta abar.

Gainera, edozein estatuk baino botere handiagoa duten enpresa pribatu batzuek hauteskunde-sistemak kontrolatzen dituzte, eta demokrazia suntsitzen dute, beren interes ekonomikoen mesederako.

Hauteskunde libreak, informazio- eta adierazpen-askatasuna, botereen banaketa eta, azken batean, giza eskubideen errespetua bermatuta ez badaude, demokraziaren oinarrizko printzipioak arriskuan daude.

freedom for the wolf 5

Filma:Freedom for the Wolf