Donostia Kultura
Donostiako Udala

Lantegia

Gure begien bitartez

taller tbk
Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia
Ikusi Google Maps-en
 apirilak 17-20 / 17:30 – 20:00

Zinema eta argazki lantegia, gazte zein helduei, bertako nahiz kanpokoei zuzendua. Zenbait ariketa praktikoen bitartez fokua ipiniko dugu nortasun periferikoetan eta istorio pertsonalen kontakizunean; historia istorio txikien bidez kontatzea.

Ariketek erakutsiko digute istorio sinpleen bitartez ideia konplexuak helarazi daitezkeela. Horretarako, zenbait baliabide erabiliko dira: lehen pertsona, familia-albuma, artxibo pertsonala, jabetzea edo autorretratua.

Ikus-entzunezko grabaketa bat eta fanzine baten bitartez, gure argazki- eta zine-historia irudikatuko dugu. Horrela, irudi eta errepresentazioaren inguruko topalekua sortuko dugu elkarrizketa eta pentsamendua bultzatuz.

Izen-emateko (doan): www.tabakalera.eu/eu/gure-begien-bitartez