Centro Penitenciario

Campeones (2018)

campeones

Mota honetako kultur ekimenetatik baztertuta dauden kolektiboen eskuragarritasuna hobetzeko aurreikusitako jardueren artean, Giza Eskubideen Zinemaldiak Campeones pelikularen emanaldia eta, ondoren, mahai-ingurua antolatu ditu Donostiako Espetxean.

Espainia. Zuzendaritza: Javier Fesser. Ekoizpena: Luis Manso, Álvaro Longoria, Javier Fesser, Gabriel Arias-Salgado / Películas Pendelton, Morena Films, Rey de Babia, Movistar. Gidoia: David Marqués, Javier Fesser. Argazkia: Chechu Graf. Musika: Rafa Arnau. Muntaketa: Javier Fesser. Aktoreak: Javier Gutiérrez, Athenea Mata, Juan Margallo, José de Luna, Jesús Vidal, Sergio Olmo, Gloria Ramos. Iraupena: 124 min

Espainiako lehen mailako saskibaloi talde bateko bigarren entrenatzailea da Marco. Arazoak ditu lanean, bere neska lagunarekin eta inguruan duen ia guztiarekin. Egun batean, partida baten erdian, frustrazio horiek guztiak irtengo zaizkio lehenengo entrenatzailearekin izandako sekulako errieta batean. Hori dela eta, mozkor bat harrapatuko du, eta horren ondorioz trafiko istripu bat izango du, epaiketa batera eramango duena. Hala, epaiaren ondoren saskibaloiko oso talde berezi bat entrenatzen hasiko da, galdu egingo du bere lana eta hautsi egingo da bere bikotekidearekin zuen harremana. Eta harrigarria bada ere ‒Marcorentzat berarentzat ere‒ ikasi egingo du bizi izan duen abentura horretatik, taldearen bizipoza lagun duela, eta baita gauzei garrantzia ematen ere, benetan garrantzia dutenei.