Lantegia

Marmara – Zalaparta bihurtzen diren zurrumurruak

marmara garbia
Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea (Aiete Jauregia)
Ikusi Google Maps-en
apirilak 10 / 10:00 – 14:00

Tailer praktikoa, Nandini B. K. eta Sangeetha Arun Sighn aktibista feminista indiarrek gidatua, eta helburu duena hausnarketa bat egitea eta irudimenezko eta sormenezko moduak proposatzea indarkeriari bere hainbat adierazpidetan aurre egiteko, diskurtso politikoan eta herriko plazan.

Mara hitzak zuhaitza esan nahi du gure hizkuntzan, kannada (Karnataka, India). Marmara zuhaitz azpitan izaten diren murmurioak dira, hostoen dardaren murmurioak haizeak astintzen dituenean, bide berriak urratzen dituztenean, elkarri aditzean, haizea entzutean. Marmara espazio berriak sortzen ari da, espazio publikoak, espazio politikoak, tokiko ezagutzak, unibertsalak izan ohi diren gai horiei guztiei desafio egiten dioten ezagutzak bilatzeko. Zuhaitzen inguruan jarrera horizontalean esertzea, eztabaidatzeko, hausnartzeko, bizitzarekin konektatzeko... Gure adimenak batzea, arazoetan pentsatzea, indarkeriari bere hainbat adierazpidetan aurre egiteko sormenezko eta irudimenezko moduak aurkitzea, diskurtso politikoan, herriko plazan”.

Corinne Kumar