Haur eta gazte saioak

Ploey – Bakarrik hegan inoiz ez (Ploey – You Never Fly Alone, 2018)

ploey

Zoritxarrean bizirauten ikasten

Islandia-Belgika. Zuzendaritza: Árni Ólafur Ásgeirsson. Kozuzendaritza: Gunnar Karlsson, Ives Agemans. Ekoizpena: Ives Agemans, Hilmar Sigurdsson / GunHil, Cyborn. Gidoia: Fridrik Erlingsson. Animazioa: Dirk Henrotay. Musika: Atli Örvarsson. Muntaketa: Jón Stefánsson. Iraupena: 83 min

Familia osoarentzako abenturazko animazio hunkigarri honek urre-txirri gazte baten istorioa kontatzen digu. Arazoak dauzka hegan egiten ikasteko eta, beraz, negua iristean, ezin du bere familiarekin migratu leku epelago batera. Bere adiskideen laguntzarekin, gai izango da aurkakoa zaion mundu batean bizirauteko, eta benetako heroi bihurtzeko.

Gida didaktikoa

Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa (Leo Da Vinci: Missione Monna Lisa, 2017)

leo da vinci 1 web

Adiskidetasuna eta lankidetza, altxorrik preziatuena

Italia. Zuzendaritza: Sergio Manfio. Ekoizpena: Francesco Manfio, Piotr Dziubak / Gruppo Alcuni. Gidoia: Sergio Manfio, Francesco Manfio, Davide Stefanato, Anna Manfio. Argazkia: Tristan Milani. Musika: Marco Fedalto. Muntaketa: Umberto Barison. Iraupena: 82 min

Leo Da Vinci pintore eta asmatzaile gazte bat da, eta ideia asko ditu buruan. Zeharo maiteminduta dago Mona Lisaz, egun batean sute batengatik bere etxea galdu duen neskaz. Abentura zoro bezain zirraragarri bat bururatzen zaio, egoera horri konponbide bat eman ahal izango liokeena. Aspaldi batean Montecristo uhartetik gertu hondoratu zen ontzi pirata aurkitu nahi du, ezkutuan omen duen altxor preziatua berreskuratzeko. Altxor horrekin Mona Lisaren arazoak konpondu ahal izango liratekeela uste du, eta biek ekingo diote batere erraza izango ez den bidaia bati.

Gida didaktikoa

Aurora (Jamais contente, 2017)

aurora

Nerabezaroaren puzzlea

Frantzia. Zuzendaritza: Émilie Deleuze. Ekoizpena: Patrick Sobelman / Agat Films & Cie, Ad Vitam. Gidoia: Marie Desplechin, Émilie Deleuze, Laurent Guyot. Argazkia: Jeanne Lapoirie. Musika: Olivier Mellano. Muntaketa: Frédéric Baillehaïche. Aktoreak: Léna Magnien, Patricia Mazuy, Philippe Duquesne, Catherine Hiegel, Alex Lutz. Iraupena: 90 min

Baliteke Aurorak notarik onenak ez ateratzea eta familiako ardi galdua izatea, baina ez da ez, tuntuna. Hamahiru urterekin, modu berezi bat du bere ingurunea behatzeko eta ingurune horri aurre egiteko: bere familiari, mutilei, frantseseko bere irakasleari eta baita bere buruari ere. Desafiatzaile eta menderakaitz beti, Aurorak etapa berri baten mugak arakatzen dihardu, etapa horrek beste tamaina bateko erronkak eta arazoak ekarri baitizkio. Bere gurasoak barnetegi batera eramateko asmotan dabiltza gaizki portatzen delako, eta bere lagunik onenak baztertu egin du; aldi.

Gida didaktikoa