Kultur Etxeetako Zikloa

Mai da bai (eta ezetzik ez dago) (2018)

mai da_bai
Egia K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 1 / 19:00

GARABIDE

Euskadi. Zuzendaritza: Eider Ballina, Ane Baskaran, Imanol Eppherre. Iraupena: 28 min

Hogei urteko bizi esperantza ematen diote maputxeen mapuzugun hizkuntzari. Gaur egungo haurrak heldu bihurtzen direnerako hila egon daiteke. Baina halabehar horren aurka ari denik ere bada, Mapazugulentuaiñ elkartea esaterako.

Bide zuzena, ibilbide okerrak (2018)

bide zuzena
Okendo K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 2 / 19:00

LUMAGORRI / EHGAM

Euskadi. Zuzendaritza: Hala Bideo. Iraupena: 64 min

Gasteizko LGTBI mugimendu eta elkarte desberdinen errepaso historikoa eta kronologikoa azken 25 urteetan. Bertan biltzen dira LGTBI eskubideen alde borrokan jardun duten pertsonen testigantzak eta mugimenduak bizi izan dituen etapa desberdinen irudiak.

Zink (2018)

zink
Lugaritz K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 3 / 19:00

Euskadi. Zuzendaritza: Segis Monsó Agorreta, Xabier Hernaiz Gomara. Iraupena: 64 min

Zink (bidaia) dokumental bat da, 55.000 kilometrokoa, mundu osoko 21 herrialdetan barrena, gure bizi-existentziari buruzko galdera zehatzei erantzun bat bilatu nahian egina. Tokiko jendearen iritziek gonbidatu egiten gaituzte beste kultura batzuk ezagutzera eta zorionaren formulari eta gure izateko arrazoiari buruzko hausnarketa bat egitera.

Grietas (2018)

grietas
Tomasene K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 4 / 19:00

AMNESTY INTERNATIONAL

Espainia. Zuzendaritza: Xuban Intxausti. Iraupena: 73 min

Grietas film luzea bost historia erreal, gogor eta hunkigarriek osatua da, hezur-haragizko pertsonak protagonista dituena. Bost historia horiek elementu komun batek lotzen ditu: giza eskubideei egindako urraketak dira, pertsona arruntak erreparatzen saiatzen ari direnak haien indarrarekin, erabakitasunarekin eta baliabide urriekin. Estatuak aurre egiteko erantzukizuna duen urraketak.

Idazketa tailerra (L’Atelier, 2017)

el taller de escritura 1
Aiete K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 5 / 19:00

FILMAZPIT

Frantzia. Zuzendaritza: Laurent Cantet. Iraupena: 114 min

La Ciotat, Frantzia. Antoinek idazketa-tailer batean parte hartzea onartu du. Tailer horretan, gazte talde batek, gizarteratze-programa baten barruan, eleberri bat idatzi behar du Olivia idazle ospetsuaren laguntzarekin. Tailerreko lanaren ondorioz, hiriko langile-iragana eta duela 25 urte itxitako ontziola ekartzen da gogora, baina Antoineri ez zaio batere interesatzen.

Izur (2018) + Reunión con Tarana Karim (2019) + Ongi etorri (2018)

ongi etorri
Intxaurrondo K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 9 / 19:00

Izur (Arruga) (2018). Estibaliz Urresola. Euskadi. 15 min

Oro har, gerratearen istorioak gizonezkoen istorioak izaten dira eta aldiz, emakumeek bizitakoak txikikeriak bailirian isildu eta ahaztu egin dira. Eta izan, badute zer kontatu. Gatazka armatuak bizitako emakumeen testigantzak berreskuratzea ezinbestekoa da, baldin eta memoria historikoaren erretratu oso bat izan nahi badugu.

Reunión con Tarana Karim (2019). Vanessa Aramburu Gisbert. Euskadi. 12 min

Euskadin bizi diren bi emakume atzerritarren elkarraldi bat da hau: Tarana Karim, Azerbaijanekoa, eta Suediako dokumentalista Vanessa Aramburu. Gai nagusia: feminismoa eta protagonistaren inguruan ‒Tarana‒ sortutako gatazka, feminista eta Islamaren praktikante izateagatik.

Ongi etorri (2018). Fermin Aio. Euskadi. 43 min

Dokumental honen xedea da migrazioen sakoneko arrazoiei eta ondorioei migratzaile eta errefuxiatuen euren bizitzaren ikuspuntutik heltzea. Bonbardaketatik 80 urte joan direnean, Gernikan filmatutako dokumental honek errefuxiatu eta migratzaileen drama bizitzen ari diren 25 protagonistaren istorioa dakar. Haien kontakizuna oinazez, beldurrez, indarrez, elkartasunez eta itxaropenez osaturiko mosaikoa da.

Cine y comunicación de los pueblos indígenas: Un derecho en construcción – Capítulo 3. Voces del Abya Yala (2018)

voces de abya yala
Loiola K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 11 / 19:00

MUGARIK GABE

Espainia. Zuzendaritza: Beatriz Pérez Galán, Yolanda Prieto Ramos. Iraupena: 30 min

Kapitulu hau, lehenik eta behin, omenaldi bat da komunikatzaile indigena guztiei, komunikazio propiorako eskubidea erabiltzeagatik erail edo kriminalizatu dituztenei. Arrazoi horrexegatik, kontakizun koral bat izatea da asmoa, komunikazioaren inguruko era askotako esperientziena: Latinoamerikako herri indigenak aurrera eramaten ari diren esperientziak dira, haietako batzuk egoera eta testuinguru zeharo arriskutsuetan.