Urtean zehar estreinatutako pelikulak eta Donostiako zine-aretoetara iritsi ez direnak. Giza Eskubideen aldeko kalitatezko zinea ezagutu eta berriro ikusteko aukera.
Azkeneko 30 urteotan Euskadin bizitako terrorismoa eta indarkeria ikuspegi anitzetatik landu izan dituzten filmak.
Historian zehar Giza Eskubideekin zerikusia duten era guztietako problematikak landu izan dituzten filmak. Besteak beste, Paths of Glory (1957), I Want to Live! (1958) edo Bhowani Junction (1956) pelikulak ikusi ahal izango ditugu.