filmeen datu-baseak
cine y derechos humanos

Odon Elorza
Donostiako Alkatea

2007an Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak bost urte beteko ditu eszenatoki berri batean, erronka eta aukera berriarekin.

Itxaropen eszenatokian: ETAren su-etena dela medio, Euskal Herriarentzako askatasunaren, justiziaren eta bakearen pizkundearena.  Egoitza berrian: hiriaren ondare artistiko, kultural, sozial eta arkitektonikoaren ikur dugun Victoria Eugenia Antzoki berritua inauguratuko duelako.

Erronka berriarekin: Udal honek, Balioetan oinarritutako Hiri Hezitzaile honek, hiritar guztien artean Bake Kultura eta bizikidetzaren kultura zabaltzeko hartutako konpromisoan eta egindako apustuan aurrera jarraitzea, tolerantziaren, elkartasunaren, errespetuaren, aniztasunaren eta  kohesio sozialaren pedagogian oinarrituta.

Aukera berriarekin: aurrean dugun bakearen horizonte berri honekin, terrorismoaren bukaerarekin, eta egoitza berria estreinatzeak eskaintzen dizkigun aukera anitzak aprobetxatuz,  Giza Eskubideen defentsan, errebindikazioan eta sustapenean hiri honek nazioarteko erreferente izateko duen asmoa sendotuko du.

Izan ere, urrutirago iristeko aukera, hurbilagotik, ordea. Han eta hemen bizi den jendearengana. Zinea eta hitza ez ezik beste adierazpide berri batzuk barneratzeko, antzerkia, musika, argazkilaritza, dantza, eskultura, teknologia berriak… Gure sentimenduak, errebindikazioak, nahiak eta salaketak berriro aurkitu, adierazi eta elkarri adierazteko, mundu bidezkoagoaren eta baketsuagoaren alde.
 
Gaztea izan arren, Donostiako Giza Eskubiden Zinemaldi honek, zinearen kalitatea eta giza kalitatea, gaurkotasuna eta memoria, dibertsitatea eta kultura-aniztasuna bat egiten dituena, garrantzi eta proiekzio handia lortu du eta Giza Eskubideen alde sentsibilizatzeko eredu eraginkor eta erakargarri bilakatu da.

Nire eskerrik zintzoena adierazi nahi diet hiritarrei, haiengandik gero eta laguntza eta konpromiso handiagoa lortzen ari garelako, Atzerri Gaietako Ministerioari, baita zinemaldia babesten duten instituzioei eta nazioarteko izen handiko erakundeei ere, Zinemaldi honen diseinuan eta antolamenduan laguntzeagatik. Eskerrik asko Donostia hiri gizatiarragoa izaten laguntzeagatik.

Firma Odon Elorza