Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

AHAZTUTAKO GERRAK ETA GAIXOTASUNAK

Zoritxarrez, munduko biztanleen hein handi batek pairatzen dituen problema ikaragarri larri guztietatik, milioika lagunen bizimoduaren hobekuntza lortzeko adina arreta bereganatzen dutenak bakar batzuk besterik ez dira. Gerra batzuk hainbat hilabetez hedabideak eta nazioarteko agenda okupatzen dituzten bitartean, beste batzuk axolagabekeriaz ahantzirik diraute, eta beraz, erremediorik jarri ezean, haien ondorio suntsitzaileek. Badaude munduan hogeita hamar gatazka armatu baino gehiago, horien artean, Ugandakoa bezalakoa, gaurgero hogei urtez luzatzen dena.

Gaixotasunetan ere, badaude batzuk, milioika lagunen heriotza eraginagatik, ikerlariak, industria farmazeutikoa edo nazioarteko erakundeak erakartzeko gai ez direnak, ez behin betiko bukarazteko, ezta haien ondorio larrienak behintzat goxatzeko ere. Txagas gaixotasuna, adibidez, horietako bat da: bizkarroiek eragindako infekzio hori, behar bezalako tratamendurik ezean hilgarria izan daiteke, izan ere, Latinamerikan 18 milioi lagun jotzen ditu.

Munduan barreiaturik, milioika lagun bortizkeriaren, miseriaren edo gaixotasunen menpean bizi dira, ikusezin izateari noiz utziko dioten zain.