Las cigarreras (2007)
Hogei urte geroago, neskatxak zirenetik lan egindako fabrikara itzuli dira Donostiako Tabakalerako bost langile, beren aztarnen bila. Espazio hutsak, gaur kultura sorrarazteko zentro bihurtuak, zeharkatzen dituzten bitartean, oroitzapenak dituzte hizpide: bizipen eta anekdoten bidez, garai batean zazpiehun emakumek lan egin zuten fabrika hartan aldarri egitearen latza, industrian emakumeak lan egiteko eskubidea gauzatzearen gogorra, baita talde berezia, donostiar zigarrogileena, osatzea lortu izana ere, ekartzen dute gogora. Film labur hau haien guztien omenez egina dago.
Espainia
Zuzendaritza: Antxon Urrosolo
Ekoizpena: Sirimiri Productions
Gidoia: Antxon Urrosolo
Argazkia: Roberto Gonzalez Pereda, Garikoitz Albizu
Muntaketa: Haritz Zubillaga
Iraupena: 14 min.
Kontaktua: Sirimiri Productions
Tf: 94 43 41 677
sirimirip@wanadoo.es