Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

OROIMEN HISTORIKOA

“Oroimen historikoa” esanda, esan nahi da denboran zehar ikuspegi partzial eta interesatuan nahita isilarazitako eta baztertutako pertsonak, gertaerak eta datuak txertatu beharra dagoela gaur egun indarrean, alegia, hiritar gehienen pentsaeran, dagoen diskurtso historikoan. 

Totalitarismo guztiek faltsutu egiten dute historia, baina maiz isiluneek, oroimenetik urruntzeko ahaleginek beldur kolektiboetan, sustraitutako aurreiritzietan dute jatorria: arrazakerian, xenofobian intolerantzia erlijiosoan eta abarretan.

Frankismoaren garaiko zapalkuntzan asasinatutako pertsonak izan, edo nazismoaren aurka borrokatzera frantziar kolonietatik heldutako milaka soldaduak izan, ahaztutako protagonistez gainezka egoten da historia. Haien gogorapena, zor historikoa kitatzeko saioaz gain, hobeto elkar ezagutzeko eta bazterkeriarik gabe elkar banatutako etorkizunari heltzeko erarik egokiena da.