Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
ARGIRA

DANCE:
ARGIRA
VERDINI DANTZA TALDEA

Verdini Dantza Taldea formazio donostiarrak aspaldian lan egiten du ezgaitasuna duten pertsonekin. Lehengo ibilbideari zintzo jarriki, oraingo honetan emankizun berria aurkezten digu: Argira. Bertan, azken proposamenetik berrabiatuta, Isabel Verdini koreografoak kolokan jartzen gaitu berriro…

“Maite dut, zaintzen eta babesten dut, harekin egiten dut gozatu eta negar, barre eta dardara, baita sufritu ere, baina… laguntzen al diot izaki libre gisa joka dezan? Uzten
al diot berezko duen askatasuna erabil dezan, bere kasa antola dadin?”.

Horra gai mamitsua, bihotzaren barrenetik gogoeta egitera gonbidatzen gaituena, ezgaitasuna duen pertsona batekin bizi beharrak dakarzkigun beldur eta zalantzek eragindako errealitate gogor eta ilunari nola egiten diogun aurre azaltzearren. Erakutsiko digu pertsona hauek, bihotz zabalez, ziurtasun osoz eta tema handiz, autentikoago
izaten irakatsiko digutela, gu hartarako prest baldin bagaude behinik behin.

Zuzendaritza: Isabel Verdini
Koreografia: Isabel Verdini
Koreografi laguntzailea: María San Sebastián
Zuzendari artistikoa: Isabel Verdini
Antzezleak: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Marta Garmendia, Naroa Azaldegui, Nekane Prieto, Aizpea Mugica, María San Sebastián, María Herrero, Carla Rivas, Agurtzane Verdini, Haizea Sendón, Irati Alonso, Isabel Verdini
Jatorrizko musika: Ismael Yagüe
Zuzeneko musika: Ismael Yagüe (txistua, silbotea, flauta, teklatua eta perkusioa), Mónica Sánchez (biolina), Koldo Telletxea (ahotsa), Nerea Astarbe (panderoa)
Pedagogoa: Elena Aguilera
Produkzioko zuzendaria: Jesús Murua
Produkzioko laguntzailea: Cipri Sendón
Jantziak: Agurtzane Verdini
Argien diseinua: Carlos Salaberria
Fotografia eta diseinua: Javier Echezarreta