Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
MADRES

MADRES (2007)

Plaza de Mayo-ko amen zapi zuriak giza eskubideen aldeko sinbolo unibertsal bihurtu dira. Madres dokumentalak haien benetako historiara hurbiltzen gaitu. Laurogeitaka urteko hamazazpi emakume iraganaren lekuko dira, orainaren ulergarri. Izan ere, ez dago haien historia ulertzerik desagertutako seme-alabena jakin gabe. Emakumeon saminak eta itxaropenak eraman zituen beldurra gainditu eta herrialdeko botere ekonomiko eta politikoaren muinean instalatzera. Bizitza seme-alabak bilatzen eman zuten, armarik gabe indar totalitario eta bortitzari aurre eginda. Borrokan jarraitzen dute emakumeok, seme-alabek altxatutako justizia sozialaren banderak berriro altxatzean desagertuen nortasuna berreskuratzen baitute, eta egunero aldarri egin: “30.000 atxilotu, desagertu, hemen dira, orain eta beti”.

Argentina
Zuzendaritza: Eduardo Walger
Ekoizpena: Andrea Bello / Asociación Civil y Cultural El Fisgón
Gidoia: Eduardo Walger
Argazkia: Eduardo Szyszlican
Musika: Gabriela Martínez, Pablo Estévez
Muntaketa: Eduardo Walger
Iraupena: 117 min.
Kontaktua: Asociación Civil y Cultural El Fisgón
Tf.: 54 11 43 02 07 83
contact@madreslapelicula.com.ar
www.madreslapelicula.com.ar

STATE TERRORISM

  • Festival de San Sebastián (2007): Sección “Zabaltegi”