Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

MEMORIA HISTORIKOA

Erakunde, elkarte eta orokorrean hiritarrek zenbait gertaera berreskuratu eta gogorarazteko ahaleginari dagokio Memoria Historikoaren kontzeptua. Sarri, hamarkada batzu besterik ez da atzera egin behar jazoera hauek kokatzeko. Gertakariok, maiz, ezkutatu eta itxuraldatu egin izan dituzte garaiko historia “idazteaz” arduratu direnek: irabazleek. Edo besterik gabe, ahantzi egin nahi izan dira. Ezin da, ordea, gerorik eraiki iragana ahaztuta.

Espainiar Estatuan eztabaidatua eta zenbaitetan kritikatua izan den Memoria Historikoaren Legeak iragan hurbila berreskuratzeko asmoa agertzen du. Latinoamerikan, zehazki diktadurak gogor jo dituen Hego Konoko Uruguain, Txilen eta Argentinan besteak beste, oinazez beteriko garaiak talde-oroimenean gera daitezen ahaleginean ari dira.

Giza Eskubideen Aldarrikapena
http://www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

Euskadiko GGKEen Koordinakundea
http://www.ongdeuskadi.org/principal_e.asp