Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
ÜBER WASSER

ÜBER WASSER
MENSCHEN UND GELBE KANISTER (2007)

Ura da dokumental honetako protagonista erabatekoa: munduko hiru tokitan uraren arazoa eta gizakion bizian duen eragina kontatzen duten hiru istorio dira. Ura izan arren. Urik gabe. Urarekin. Bangladeshen Brahmaputra ibaiko deltan uztak eta etxeak urtero suntsitzen dituzten uholdeetatik, behiala Aral itsasoaren ertzean arrantzaz bete-betean bizi zen eta orain Kazakhstango eremu mortuen erdian dagoen Aralsk hiriraino, tartean Kibera dela, Nairobiko txabola-auzorik handiena, non upel horitan saldu eta garraiatutako ur edangarria lortzeko egunero borrokatu behar baita. Uraz mintzo diren hiru istorio.

Austria-Luxenburgo
Zuzendaritza: Udo Maurer
Ekoizpena: Erich Lackner, Anne Schroeder / Lotus-Film, Samsa Film
Argazkia: Attila Boa, Udo Maurer
Musika: Serge Tonnar
Muntaketa: Oliver Neumann, Ilse Buchelt, Emily Artmann
Iraupena: 83 min.
Kontaktua: Austrian Film Commission
Tf: 43 1 526 33 23
festivals@afc.at

KLIMA ALDAKETA