Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa

Giza Eskubideen VII. Zinemaldia

Apirilaren 23tik 30era

Donostiako Gobernua erantzukizunez eta konpromisoz ari da hiritar guztiekin batera lanean hiri hau, 2016an Kulturaren Europako Hiriburu izateko hautagai, benetako “Bake Kulturarako Gune” izan dadin. Bizikidetzarako gunea, pertsona guztien eskubideak errespetatzeari lehentasun osoa emango diona, inor baztertu gabe.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia garrantzizko kultur ekitaldia bilakatu da, jakinda gainera mundu osoan ezagun dela bere zinezaletasuna eta giza eskubideak babestu eta bultzatzeko egiten ari den lana.

Mundu globalizatu honetan, atzeraldi ekonomikoa planeta osoan zehar zabaldu den honetan, ezin diegu geure buruei utzi balioen krisialdi batean sartzen, inolako zalantzarik gabe gizadia zeharo zaurituta utziko lukeelako horrek. Pertsona kaltetuenak, herrialde pobretuenak batez ere. Horrexegatik, munduan ordena zuzenagoa lortzearen aldeko borroka eta giza eskubideen errespetua gaur egun bete beharreko zeregina dira, inoiz baino gehiago gainera.

Erronka honen aurrean, eta duela zazpi urte hasitako apustuari jarraituz, Giza Eskubideen Zinemaldiak bat egiten ditu irudia, elkarrizketa, musikaren hizkuntza unibertsala eta topaketa, era horretan ikuspegi kritiko batez giza eskubideak urratu egiten direla jabetu eta horren aurrean gure kontzientziak arakatzeko.

Hiritar guztiak gonbidatzen ditut solidario izatera, bidegabekeria, askatasun eta berdintasun aukera gabezia sufritzen duten gizakien lekuan jartzera. Begirada sentikorra bai barrurantz bai kanporantz zuzentzera. Zinezaletasuna eta gizatasuna aintzat hartuta betiere kalitateagatik aukeratutako film luze eta laburrez betetako astean elkartzera. Mundu osoko herrialdeetako filmak, zenbaitetan nazioarteko estreinaldiak eta beti kritikaren eta zinemaldi onenen sarien babesa jasota. Filmetako protagonistekin eta aztertzen diren gaietan adituak direnekin solasaldietan parte hartzera, baita gertuko eta urruneko errealitateak erakusten dizkiguten argazki erakusketetan, gazte epaimahaian, ikasleentzako goizeko saioetan eta beste hainbat jardueratan ere.

Berriro ere, eskerrak eman nahi dizkiet Garapenerako Lankidetzarako Espainiako Agentziari (AECID) eta Europar Batzordeari eurengandik jasotzen dugun babesagatik, nazioartean izen handikoak diren erakunde eta elkarte hauen laguntza eta ekarpena ahaztu gabe: UNICEF, ACNUR, CEAR, Nazioarteko Amnistia, SOS Arrazakeria, Gehitu, Bakearen aldeko Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea, Mexikoko UNAMeko Giza Eskubideen UNESCO Katedra eta senidetutako zinemaldiak, esaterako Frantziakoa (Nantesko Espainiar Zinemaldia) eta Mexikokoa (Giza Eskubideen Mexikoko Akademiaren Giza Eskubideen Zinemaldia). Eta, jakina, hiritarren partaidetza aktibo eta konprometitua.

ODÓN ELORZA GONZÁLEZ
Donostiako Alkatea

Programa

Programa jaitsi

23 apirila 19:30 Inagurazioa
El nunca lo haría
Fifty Dead Men Walking
23:00 Love
Tulpan
24 apirila 19:30
La caja de Pandora
23:00 Ander
25 apirila 17:00 Rough Cut
Where in the World Is Osama Bin Laden?
19:30 Carretera del norte
El olvido
23:30 Andong
After the Rape
26 apirila 17:00 Au centre de la terre - Des puits et des hommes
My Magic
19:30 On the Line
La forteresse
23:30 Cemetery People
Oasis
27 apirila 19:30 Asämara
Johnny Mad Dog
23:00 Clean Up
Sicko
28 apirila 19:30 Teza
23:00 La Patrona
A las puertas de París
29 apirila 18:00 Mahai-ingurua / Klub Aretoa / Sarrera doan
El cine como escudo
19:30 Skhizein
Trouble the Water
23:00 Mona
Motema na ngai
30 apirila 17:00 Y el cine marcha. Una historia del cine al servicio de los derechos humanos
19:30 Bukaera
Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina
Musika
Revolutionary Brothers
22:30 Musika / Gazteszena (C.C. Egia K.E.)
Checkpoint Rock Zuzenean

Sarrerak: 3,70 €

Abonoa (film emanaldi guztiak eta katalogoa barne): 18 €

Checkpoint Rock Zuzenean: 10 €