Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • Urritasunak dituzten pertsonen eskubideak

Urritasunak dituzten pertsonen eskubideak

Espainian ia 4 milioi pertsona bizi dira urritasun fisiko, sentsorial edo psikikoren batekin, eta egoera horrek eragotzi edo zaildu egiten die euren jarduerak garatzea eta dituzten eguneroko premiak betetzea.

Hala eta guztiz ere, pertsona horiek egunero izaten dituzte euren eragozpen edo zailtasun indibidualarekin zerikusirik ez duten oztopoak. Kasu askotan, inguruak edo gizarteak berak ezarritako mugak izan ohi dira, euren eskubide eta eskariei oraindik ere erantzuten ez dienak.